Blastozistoen transferentzia
Urte askotan zehar, hainbat lan talde FIV-ICSI zikloetako enbrioiak laborategian 5 edo 6 egunez bizi zitezen eta blastozisto fasera hel zitezen saiatu da.
Ernalketa naturalean, blastozistoa umetokiko endometrioan dagoen enbrioia da eta Falopioren tronpan egindako bidean heltzen da fase horretara.
Hasieran, enbrioiak endometrio-ehunean eta Vero zeluletan (tximino berdearen giltzurruneko zeluletan) hazi ziren aldi berean. Hortik dator enbrioien aldi bereko hazkuntza izena. Gaur egun, enbrioiak hazkuntza-ingurune ezberdinetan hazten dira. Ingurune horiek enbrioiak fase bakoitzean behar dituen elikagaiak dauzkate.
Teknika
Enbrioien ohiko transferentzia bezala egiten da, baina folikulu ziztada egin eta 5 edo 6 egun geroago.
Egokiespenak
Blastozistoen transferentzia egokitzat jo izan da In Vitro Ernalkuntzarekin edo ICSI teknikarekin 72 ordura enbrioi-transferentzia egin eta porrota izan bada. Teknika horren helburua enbrioi helduagoak transferitzea da, aldez aurreko porrotari irtenbidea emateko.
Gaur egun, badakigu enbrioiek blastozisto helduaroa lortzeko prozesua hautaketa naturaleko prozesua dela, eta horrek transferitu beharreko enbrioiak hautatzen laguntzen duela. Horrenbestez, inplantazio tasa handiagoak lortzen dira, eta horrelaxe argitaratu du gure taldeak.
Emaitzak
Gogoan izan behar da, teknika hau erabili ahal izateko, pazientearen 5-6 enbrioi baino gehiago lortu beharko direla; izan ere, enbrioi guztiek ez dute laborategian blastozisto fasea lortzen (72 orduko enbrioien %50ak soilik lortzen du).
Egun, blastozistoen erabilera zabaltzen ari da; izan ere, inplantazio tasa handiagoa dutenez, enbrioi kopuru txikiagoa transferitzea posible egiten du; horrela, haurdunaldi probabilitatea altua da eta haurdunaldi anizkoitzen tasa baxuagoa lortzen da.