Alberto Hernández, Policlínica Gipuzkoako traumatologoa: “DXA dentsitometriak osteoporosiaren diagnostiko goiztiarra egiten laguntzen digu”
Alberto Hernández, Policlínica Gipuzkoako traumatologoak, osteoporosia aztertzen laguntzen digu, bere definiziotik bere kausa, diagnostiko eta tratamenduetaraino. Gaixotasun isil honen aurkako borrokan giltzarri gisa, detekzio goiztiarraren eta bizi-ohitura osasungarrien garrantzia nabarmentzen du.
“50 urtetik gorako hiru emakumetik batek osteoporosiarekin lotutako hezur-haustura bat du”, dio Alberto Hernández Policlínica Gipuzkoako traumatologoak. Gaixotasun metaboliko eta sistemiko honen ezaugarri nagusia hezur-masa minerala pixkanaka murrizten eta porositatea handitzen duela da. Horrek, traumatismo txikiak edo itxuragabeak dituzten haustura ugari agertzea eragiten du, batez ere bizkarrezur torazikoan, gerrialdean, eskumuturrean eta aldakan.
Kalkuluen arabera, gaixotasun honek 200 milioi pertsonari eragiten die mundu osoan, 50 urtetik gorako gizonen %6ari eta emakumeen %21ari. Gaixotasun honen punturik kritikoena menopausiatik aurrera dator: “Hezur-galera urtean %5 bizkortzen da emakumeengan, bost edo zazpi urtez”, azaltzen du Hernández doktoreak.
Osteoporosi kasuen %95 baino gehiago emakumeetan, eta %80 inguru gizonetan, lehen mailakoa da, hau da, ez du azpiko kausa identifikagarririk. Hala ere, Policlínica Gipuzkoako traumatologoak dioenez, patologia hau “kaltzio eta D bitamina faltarekin, zenbait medikamenturen kontsumoarekin eta gonada-gutxiegitasunarekin lotzen da, bai gizonengan, bai emakumeengan”.
Bigarren mailako osteoporosia berriz, hezur-galera eragin edo bizkortu, hausturak izateko arriskua areagotu, hezur-birmoldaketari eragin edo gazteei hezur-masa maximoa eskuratzea eragotzi dezake. Osteoporosi mota honen kausarik ohikoena “glukokortikoideen tratamendua da, hezur-zelulen funtzioari eta kopuruari eragiten baitie, hezurraren eraketari eraginez”, azpimarratzen du Hernández doktoreak.
Policlínica Gipuzkoako traumatologoren hitzetan, osteoporosiaren tratamendua honetan datza: “bizi-ohiturak hobetzean, kaltzioa eta D bitamina behar bezala hartzean eta, kasu batzuetan, hezur-erresortzioa geldiarazteko edo hezur-eraketa areagotzeko sendagaiak hartzean”. Tratamendua indibidualizatua da eta efektuak erakusteko denbora behar du.
DXA densitometria
Hezur-dentsitate minerala neurtzeko teknika hezur-dentsitometria (DXA) da, “esposizio erradiologiko txikia duen teknika”: “X izpien fotoi-sorta baten transmisioa neurtzean oinarritzen da, ehun bigunetarako eta hezur kortikaletarako bi energia-intentsitaterekin, eta horrek bolumen-unitateko hezur-masa ebaluatzeko aukera ematen digu”, dio Hernández doktoreak, Policlínica Gipuzkoako traumatologoak.
Gainera, traumatismoek eragindako hausturei aurrea hartzeko, Policlínica Gipuzkoako traumatologoak profesional baten balorazioa eskatzea iradokitzen du, “Gure eguneroko funtzioak behar bezala betetzea eragozten digun min lunbarra, pelbikoa edo ingle mina izanez gero. Horrez gain prebentzio moduan ere egin daiteke”, adierazten du Alberto Hernandezek.
“Osteoporosia identifikatzeko egoerarik egokiena arazo metaboliko bat edukitzen hastea da larritasun-sintoma eman baino lehen. Arriskua minimizatzeko tratamendua hastea da, jakina, estrategiarik egokiena”, ondorioztatzen du Alberto Hernándezek.
“Osteoporosia gaixotasun isila izan arren, eragin nabarmena izan dezake gaixotasun hori duten pertsonen bizi-kalitatean. Detekzio goiztiarra eta prebentzio-neurriak hartzea funtsezkoa da hezur-gaixotasun honi aurre egiteko eta etorkizunean hauskortasunak eragindako hausturen arriskua murrizteko.