Moto3-ko pilotua, Xabi Zurutuza, Policlínica Gipuzkoan egon da bere lesioaren norainokoa ezagutzeko
Joan den igandean Mogellon jokatutako Moto3ko Munduko Txapelketako lasterketan istripu gogorra izan ondoren, pilotu legazpiarra Adrian Cuellar Policlínica Gipuzkoako traumatologoaren kontsultan egon da gaur.
Gaur goizean, Moto3ko pilotua, Xabi Zurutuza, Policlínica Gipuzkoako traumatologo, Adrián Cuellar doktorearen kontsultan egon da, joan den igandean, ekainaren 2an, Mogellon jokatutako Moto3ko Munduko Txapelketan izandako istripu gogorraren ondorioz izan ditzakeen lesioen norainokoa ezagutzeko.
Horretarako, Moto3ko pilotu legazpiarrari hainbat proba diagnostiko egingo zaizkio, lesioaren norainokoa behar bezala ebaluatu ahal izateko eta sendatzeko epeak ahalik eta gehien laburtzeko.