
Raquel Toba, Policlínica Gipuzkoako pediatrak, lasai egotea eta ez esku hartzea gomendatzen du haurren negarraren espasmoen aurrean
Egoera onbera da, 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haur osasuntsu batzuei eragiten diena. Emozio bizi batek arnasketan etenaldi labur bat eragiten du, kolorea eta zurruntasuna aldatzearekin batera, haurrak berriro negar egiten duen arte.
Negarraren espasmoak oso larriak izan daitezke gurasoentzat, baina, Raquel Toba Policlínica Gipuzkoako Pediatria Zerbitzuko buruak azaldu duenez, ez dira arriskutsuak haurraren osasunerako. “Egoera onbera da, 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haur osasuntsu batzuengan gertatzen dena, arrazoi ezezagunengatik, non, haserre edo susto baten moduko emozio garrantzitsu baten aurrean, haurrak bat-batean arnasa hartzeari uzten dion eta pixka bat more edo zurbil jartzen den, berriro negar egiten duen arte”.
Negarraren bi espasmo mota daude: zianotikoa eta zurbila. “Lehenengoak erorketa, kolpe edo haserre batek eragiten ditu; bigarrenak, aldiz, ez dira hain ohikoak, eta ikara baten ondoren agertzen dira”, dio pediatrak. Bi kasuetan, gertakariak minutu bat baino gutxiago irauten du, eta, batzuetan, haurrak segundo batzuetan konortea gal dezake edo nahigabeko mugimenduak egin ditzake.
Negarraren espasmoaren aurrean, lasai egotea da gomendio nagusia. “Ez da ezer egin behar, bat-batean amaintzen dira eta, haurrarentzat eraginik izan gabe”, azaltzen du espezialistak. Hala ere, lehen aldiz gertatzen denean pediatrarengana joan ohi da, oso esanguratsua izan ohi delako gurasoentzat. Gainera, zenbait egoeratan gomendagarria da espezialista batekin kontsultatzea, hala nola 6 hilabete baino gutxiagoko haurrekin gertatzen bada, errekuperazioak bost minutu baino gehiago behar baditu edo gertakariaren ondoren haurra erabat normal ez badago.
Negarraren espasmoen arrazoia ezezaguna bada ere, Raquel Tobak dio “haurtzaroan ere pairatu dituzten gurasoen seme-alabetan ugariagoak” direla. Hala ere, eguneroko egoerek (haserreek, erorketek edo izuek) eragiten dituztenez, ezin dira eraginkortasunez prebenitu.
Gertakari horiek sor dezaketen alarmaz gain, negarraren espasmoek ez dute ondoriorik epe luzera, eta desagertu egiten dira haurraren hazkuntzarenkin. Gakoa informazioan eta gertatzen direnean lasaitasuna mantentzean datza.