Quirónsalud eskaintza Behobia-Donostia lasterketako korrikalarientzat bakarrik
Indarrean egongo da 2022/06/13tik 2022/11/25era
Kirol-azterketari esker, zure osasun egoera eta sasioa baloratu ahal izango dituzu eta korrika egitean zein intentsitateraino iris zaitezkeen zehaztu ahalko duzu. Zure helburuak ahalik eta hobekien lortzen lagunduko dizuten jarduerei buruzko aholkuak emango dizkizugu.
Kirol-Medikuntzako Unitatea
• Oinarrizko azterketa: 95€
Balorazio antropometrikoa duen azterketa pertsonalizatua barne: neurria, pisua, gantz % lasterketan parte hartzerakoan izan beharko zenukeen pisu ideala zein de adierazita. Lokomozio- eta zirkulazio-aparatuen miaketa. Elektrokardiograma basala. Esfortzu-proba bihotza etengame monitorizatzen duen lasterka egiteko VMA zinta batean.
• Oinarrizko azterketa + Esfortzu-proba laktato-testarekin: 135€
Oinarrizko azterketako probez gain, esfortzu-proban laktato testak egingo dira, entrenamendu-atalaseak zehatzago kalkulatzeko. Lehiaketa-maila erdi-altua duten kirolarientzat bakarrik.
• Oinarrizko azterketa + Esfortzu-proba gas-analisiarekin: 135€
Oinarrizko azterketako probez gain, atseden-espirometria eta gasen eta oxigeno-kontsumo maximoaren (VO2 max.) neurketa egiten da. Hori irizpide bikaina da iraupen luzeko ariketetarako. 50 bat parametro kardiorrespiratorio eta metaboliko baloratzen dira, eta lasterketan gerta daitezkeen egoera patologikoak baztertzen dira. Egoera horiek egindako kirolaren garapenaren oso antzekoak dira. Esfortzu-atalaseak zehazten dira, entrenamendu eta lasterketetan erabili ahal izateko.
Dietetikako eta Nutrizioko Unitatea
• Kontsulta nutrizionistarekin: 70€
Ordu bateko kontsulta, gorputz-osaera aztertzeko; kirolari egokitutako dietaren balorazioa egiten da, eta entrenamendu-fase bakoitzerako nutrizio-gomendioak ematen dira.
Podologia Unitatea
• Azterketarako kontsulta: 30€
Ibileraren azterketa biomekanikoa. Ibileran egon daitezkeen akatsak zuzentzeko, lesioak saihesteko, energia-gastua murrizteko eta kirol-errendimendua sustatzeko.
• Barne-zolak: 207€
Informazio gehiago edukitzeko edo hitzordua hartzeko: 943 00 27 64 edo enrique.payala@quironsalud.es