Erreumatologia Zerbitzuko espezialistek pazienteari egiten dioten miaketa fisikoa abiapuntu izanik, diagnostiko zuzena zehazteko beharrezko proba guztiak finkatuko dira, patologia osteoartikularrak (artrosia, osteoporosia, bursitis edo tendinitis gisako zati bigunen erreumatismoak, "hezueria", lunbalgiak, artritis erreumatoidea eta/edo psoriasikoa, konektibopatiak eta abar) ebazteko tratamenduei hasiera eman ahal izateko.
Gaixotasun hauek paziente bakoitzerako tratamendu egoki eta pertsonalizatuaren bidez senda daitezke edo, gutxienez, bere sintomatologia kontrola daiteke.