Pediatria medikuntzako adar bat da, haurrek nerabezarora bitarte duten hazkuntza eta garapena ikertzeaz eta haien gaixotasunak tratatzeaz arduratzen dena. Gure txikiei zerbitzu paregabea eskaintzeko Pediatria-unitatea daukagu. Laguntza pediatrikoa eskaintzen dugu erditze guztietan, baita eguneroko kanpo-kontsultak, ospitaleratzea eta larrialdi pediatrikoak ere.

Pediatria orokorraz gain, hainbat espezialitate pediatrikotako zerbitzuak eskaintzen ditugu, besteak beste:

  • Haur eta gazteentzako psikiatria.
  • Haurren asma-unitatea. Alergia-probak eta birika-funtzioen azterketa espirometria behartuaren bidez.
  • Kirurgia pediatrikoa.
  • Endokrinologia pediatrikoa. Arreta pertsonalizatua eskaintzen diegu patologia endokrinoak dituzten haurrei, jaiotzen direnetik nerabezaroa amaitu arte. Sistema endokrinoa hertsiki lotuta dago nerbio-sistemarekin eta hazkuntzaz, garapen eta heldutasun sexualaz eta hainbat arazo metabolikoz arduratzen da; besteak beste, diabetesaz, obesitateaz, hiperkolesterolemiez eta kaltzioaren metabolismoaz, baita anorexia edo bulimia bezalako elikadura-nahasmenduez ere.
  • Pediatria kardiologikoa.
  • Digestio-pediatria.
  • Nefrologia-pedriatria.
  • Hematologia pediatrikoa.

Lotutako albisteak

Raquel Toba, Policlínica Gipuzkoako pediatrak, lasai egotea eta ez esku hartzea gomendatzen du haurren negarraren espasmoen aurrean 

Egoera onbera da, 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haur osasuntsu batzuei eragiten diena. Emozio bizi batek arnasketan etenaldi labur bat eragiten du, kolorea eta zurruntasuna aldatzearekin batera, haurrak berriro negar egiten duen arte.


Certificado de Valentía para los pequeños que visiten Policlínica Gipuzkoa.

Hemendik aurrera, Policlínica Gipuzkoara iristen diren txikiek merezitako Ausardia-ziurtagiria jasoko dute

Policlínica Gipuzkoan, Pediatriako kontsultak, Larrialdiak eta Ospitalizazio-solairuak bisitatzen dituzten haurren ausardia aitortzeko eta ospatzeko ekimen bat jarri dugu abian. Realarekin batera, ausardia-ziurtagiri berezi bat diseinatu dugu, premiazko egoerei aurre egiten dieten txikiei emateko.