Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroko Nefrologia Zerbitzuak hemodialisi kronikoak behar dituen pazienteari, bere patologia eta beharra (ospitaleratzea, tratamendu kirurgikoa, zainketa intentsiboa eta abar) edozein izanik ere, atentzio integrala eskaintzeko ahalmena du. Klinika hau paziente akutuetarako hemodialisiak egiten dituen Estatuko osasun-zentro pribatu urrietako bat da.
Era berean, arterien hipertentsioaren eta giltzurrun-patologia osoaren (nefritisa, giltzurrun-afekzioa duten gaixotasun sistematikoak…) azterketa, diagnostikoa eta tratamendua egiten dugu eta horretarako biopsia-ziztada bidez lortzen den azterketa anatomo-patologikoa egiteko aukera dugu. Azkenik, Policlínica Gipuzkoa giltzurrunak ondoren transplantatzeko erauzten dituen zentro erauzlea da.