Policlínica Gipuzkoa osasun-zentroak anatomia patologikoaren alorreko aparaturik sofistikatuenak ditu eta honek aldez aurretik pazienteari erauzitako gorputz-ehunaren behaketa eta azterketa makroskopikoa eta mikroskopikoa abiapuntu izanik, pazientearen gaixotasunaren diagnostiko zuhurra ematea ahalbidetzen digu.
Zitologia -giza zelulen azterketa- eta biopsia -gorputz-ehun baten erauzkinaren azterketa- anatomia patologikoa osatzen duten hiru adar nagusietako bi dira. Gure zitologiako eta biopsiako ekipo modernoen bitartez patologoa gai da gaixotasunaren diagnostiko zehatza egiteko eta dagokion espezialistari jakinaraziko dio diagnostikoa, honek egokientzat hartzen duen tratamendua aplika dezan.
Anatomia patologikoaren hirugarren adarra autopsia edo nekropsia klinikoa (ez forensea) da. Organo eta ehun guztien gain eragina duten aldaketa morfologikoak -makroskopikoak eta mikroskopikoak- aztertzen dituen prozedura da autopsia.