BIHOTZ-KIRURGIA
1987an Policínica Gipuzkoako Kirurgia Kardiobaskularreko Zerbitzua sortu zenetik, gaixoen profila eraldatuz joan da. «Ebakuntza egiten diegun gaixoak geroz eta zaharragoak dira -azaldu digu zerbitzuaren buru eta fundatzaile Ignacio Gallo kirurgialari kardiobaskularrak-. Izan ere, teknika hermodinamikoetan aurrerapauso handiak eman dira eta horrek patologia asko berehala eta modu ez oso inbaditzailean tratatu ahal izatea ekarri du. Hala ere, gaixoen batez besteko adina areagotu den heinean, gaixooi ebakuntza egin behar zaie noizbait eta, beraz, gaur egun ohikoa da hainbat stent dituzten gaixoei ebakuntza egitea. Horrek aldaketa handia ekarri du gaixoen profilean duela hogeita hamar urteko gaixoenekin alderatuta».
Halaber, Ignacio Gallok aitortu du gaixoen genero-profila ere aldatu dela. «80ko hamarkada amaierarekin alderatuz, emakume gehiagori egiten diegu ebakuntza gaur egun, biztanleriaren bizi-itxaropena luzatu delako -arrazoitu du-. Emakumeak luzeago bizi dira eta menopausiara bitarte babesten dituen babes hormonalaren abantaila galtzen dute. Ondorioz, adin horretatik aurrera gizonek bezainbesteko arrisku kardiobaskularra dute. Horregatik, bihotz-kirurgia izan duten emakumeen eta gizonen ehunekoa parekatuz joan da azken hamarkadetan». Ignacio Galloren hitzetan, «osasun kardiobaskularrari dagokionez, negatiboki eragiten duten arrisku-faktoreak zuzentzen saiatzea da garrantzitsuena».
Berea bezalako bihotz-kirurgiako zerbitzua besteengandik zer baliok bereizten duten galdetu diogunean, apaltasunez erantzun digu: «esan dezakegu gure zerbitzuan adi egoten saiatzen garela, emaitza kirurgikoak eta gaixoaren bizi-kalitatea hobe dezaketen berrikuntza txertatu ahal izateko».
KIRURGIA-MUGARRIAK
Ignacio Gallok Policlínica Gipuzkoan zuzentzen duen bihotz-kirurgiako zerbitzua aitzindaria da ebakuntza-gelan puntako teknologiak erabiltzen eta horrek hainbatetan erreferente bihurtu du nazioartean. Ignacio Gallok gaztetatik bihotz-kirurgiaren ikerkuntzan egin dituen ekarpenak ditu bereizgarri. Bi protesi balbular mota patentatu ditu nazioartean eta bihotz-kirurgiako protesietarako material biologikoak garatzearen inguruan egin zuen doktore tesia. New Yorken (AEB) ikastekoFullbrigt beka lortu zuen lehen medikua izan zen Estatuan eta bertan sortu zitzaion ikerkuntzarako grina, Albert Einstein Ospitaleko (NY.AEB) Kirurgia Kardiobaskularreko zuzendari R. Frater doktorearen eskutik.
Orduztik, Policlínica Gipuzkoako kirurgia kardiobaskularreko zerbitzua aitzindari izan da gorputzetik kanpo zirkulatzen duen odolaren eragin negatiboa arintzeko substantzia bioaktiboak erabiltzen. Egiten dituen ebakuntzetan ez da ia odol-transfusiorik behar izaten eta, horregatik, Jeovaren lekuko diren gaixo asko joaten zaizkio zerbitzura.
Berriki, lehenengo zerbitzua izan zen Europan esternotomiaren orbainean hazkuntza-faktoreetan aberatsa den plasma (Plasma Riche in Growth Factors-PRGF) erabiltzen. Hori aurrerapauso handia izan da frogatzeko Políclinica Gipuzkoan bihotzeko ebakuntza izan duten gaixoen esternoiko zauria azkarrago orbaintzen dela eta infekzio eta min gutxiago eragiten dituela. Ondorioz, erreferente bihurtu da esternoiko zaurian PRGF erabiltzeari dagokionez. Gaurdaino 10.000 gaixo baino gehiagok atera diote onura aurrerapauso horri.
Gainera, zerbitzua aitzindaria da ebakuntza egin eta berehala bihotz-erreabilitazioa ezartzen eta gaixoak ebakuntza ondorengo lehenengo orduetan hasten dute errehabilitazioa ZIUn (Zainketa Intentsiboen Unitatea). Izan ere, Ignacio Gallo bihotz-kirurgialariaren arabera, «funtsezkoa da gaixoa berehala mobilizatzea, arnas-jariaketak pilatu ez daitezen, gaixoa hobeto sentituko baita eta azkarrago sendatuko. Gaixoa ahalik eta azkarren mobilizatu dadin saiatu behar dugu, ohea ez baita sendatzeko lagun ona».
Policlínica Gipuzkoako Kirurgia Kardiobaskularreko zerbitzuak lankidetza estuan dihardu Euskal Osasun Zerbitzuarekin eta harekin hitzartutako zerbitzu bat da 1988tik, lurraldeko kirurgia kardiobaskularreko erreferentziazko zentro gisa. Bere emaitzak EuroScore-n (European System for Cardiac Operative Risk Evaluation) argitaratzen ditu. Bertan, gaixo batek dituen arrisku-faktore guztiak erregistratzen dira adinaren, sexuaren eta gaixotasunen arabera, ebakuntza kardiobaskularra jasateko zer-nolako arriskuak dituen balioesteko. EuroScorek Europako 120 ospitalek baino gehiagok bidalitako 20.000 gaixo ingururen emaitzak balioesten ditu urtero.
Sigue leyendo en nuestra Unidad del Corazón.
Lotutako albisteak
Osasun Ikasgela, sarrera doakoa lekua bete arte, ostegun honetan, otsailaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, ospatuko da Anoetako Reale Arenako prentsa aretoan (0 atea).
Irailaren 29an, igandea, Bihotzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Policlínica Gipuzkoak osasun kardiobaskular ona mantentzeko aholku baliotsuak eskaintzen ditu.
Pazientea, 38 urteko gizon siriarra, Siriako gerran zauritu zuten 2012an, eta 2023ko otsailean iritsi zen Donostiara errefuxiatu gisa, jaiotzetiko kardiopatiaren diagnostiko zalantzagarri batekin.
Pasadan urtean 400 gipuzkoar bihotza irekita operatu zituzten Policlínica Gipuzkoan, bihotz-kirurgia egiten duen zentro bakarra lurralde honetan, eta ia erdiak hipertentsiboak ziren. Hipertentsiboen tasa % 70,8koa da 70 eta 79 urte bitartean operatutako gaixoei erreparatzen badiegu.
Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehenengo kausa gure herrialdean. Eta hiru heriotzatik bat eragiten dute. Dena dela, hilkortasun-tasa txikiagoa daukan erkidegoetako bat da Euskadi. Espainiako Kardiologia Elkarteak gogoratu du gaixotasunen % 80 prebenitzea posible dela arrisku kardiobaskularraren faktoreak kontrolatzen badira. Kirurgia baskularreko teknika berriekin kardiopatiak dauzkaten gaixoen bizi-kalitatea eta -iraupena hobetzea lortu dute.