NORI ZUZENDUTA DAGO?

Miokardioko bihotzeko akutua izandako gaixoei Zubizari aorto-koronarioen kirurgia, angioplastia bidezko birbaskularizazioa eta stent eta bularreko angina izandako gaixoei Gutxiegitasun kardiakoa duten gaixoei Balbuletako ebakuntzak izandakoei Transplantatutako gaixoei Arrisku faktoreak dituzten pertsona osasuntsuez gain, bizitzaren bitarteko adinean eta kirol jarduerak hasten dituztenak, eta baita nagusiak ere.

BIHOTZEKO ERREHABILITAZIOAREN ONURAK

Estres, antsietate eta depresioko maila jaisten du; norberaren buruarenganako konfiantza eta bizitzeko gogoak handitzen ditu. Ahalmen fisikoa handitzen du eta kirol jarduerak egiteko aukera eskaintzen du. Gaixoak lehenago itzultzen dira lanera eta sexu-jarduera normaltzen dute. Bihotzekoak berriz izateko aukera txikitzen du eta hiltzeko aukerak murrizten du.

GIZA BALIABIDEAK

Bihotzeko Errehabilitazioko Zerbitzu berria, Kardiologo baten koordinazioaren pean, espezialisten diziplina anitzeko talde batek osatzen du: fisioterapeuta bat, psikologo bat, dietista bat eta entrenadore fisiko bat.

BALIABIDE TEKNIKOAK

Gipuzkoako Poliklinikak erabat ekipatua dagoen gimnasio bat du: zikloergometroekin, pisuekin, horma-barrekin, etab. Instalazioek aldagelak eta dutxak dituzte, bai gizonentzat, bai emakumeentzat ere. Era berean, zerbitzu horrek monitorizazio telemetriko bat du, eta baita ekipoena ere, ergometria, Hotler eta kardiologia zerbitzuko diagnostiko- eta tratamendu-jarduketa guztiak egiteko.

PROGRAMA:

Analisi eta esfortzu-proba bat egiten da. Kardiologoak, kontsultan, gaixoaren ebaluazio bat egiten du eta, balorazioa positiboa bada, gaixoa Programan sartzen da eta historia irekitzen da bizimoduaren ikerketa xehe batekin, jarraipena eta kontrola egiteko. Programaren batez besteko iraupena 3 hilabeteetakoa da, astean 5 egunetan (ordu bete saio bakoitzeko). Gaixoak entrenamendu fisiko bat egiten du maiztasun kardiako zehatz batekin, fisioterapiako taulekin eta bizikletako ariketekin, hori guztia monitorizazio telemetrikoaren bidez zaindua. Entrenamendua ariketa-programa batekin eta handitzen doan intentsitate-martxa batekin osatzen da, prestatzaile fisikoaren eskuetan egongo dena. Era berean, elikadura-ohiturak, arrisku-faktoreen kontrola eta jarrerako patroiak tratatzen dira, antsietatea eta depresioa aztertzeko, dietista eta psikologo baten parte hartzearekin. Hilero dietistarekin eta psikologoarekin izango du kontsulta, eta amaierako kontsulta bat izango du kardiologoarekin eta, horretan, programaren bukaerako txostena emango zaio.

SAIOEKIN JARRAITZEA

Astean bi edo hiru saioekin jarraitzeko aukera dago, eta baita programan parte hartu duten prestatzaile fisikoarekin eta dietistarekin aldizkako kontsultak mantentzeko aukera ere.

Informazio gehiagorako deitu 943 00 28 19 telefonora.

Lotutako albisteak

Gipuzkoako Poliklinikak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu dute Bihotz-errehabilitaziorako

Osakidetzan bihotz-ebakuntza izan duten guztiek zerbitzua eskura izango dute aurtengo azarotik aurrera.

Donostian, 2011ko azaroaren 14an.- Gipuzkoako Poliklinikak gaur goizeko prentsaurrekoan jakinarazi du osasun-hitzarmena sinatu berri duela Osakidetzarekin Bihotz-errehabilitazioaren gainean. Hitzarmenak eskualdean bihotz-ebakuntzak jasaten dituzten gaixo guztien arreta bermatzen du. Itun berri horren bidez, gaixoak errehabilitazioa hasteko hitzordua izango du kirurgia ostean alta jaso aurretik.

Prentsaurrekoan, honako hauek izan dira: Bihotz-errehabilitazioko Zerbitzuaren burua, Eduardo Alegria kardiologoa; Gipuzkoako Poliklinikako arreta-koordinatzailea, Javier Montes kardiologoa eta Poliklinikako presidentea, Ignacio Gallo kirurgilari kardiobaskularra.

 

 

Poliklinika bihotz-kirurgia eskaintzen duen osasun-zentro bakarra da Gipuzkoan, eta urtero, 500 bihotz-ebakuntza baino gehiago egiten ditu. Osakidetzarekin hitzartutako zerbitzu berriaren aurkezpenean, zerbitzua aurtengo azarotik eskaintzen dutela eta gaixoek oso harrera ona egin diotela adierazi dute.

Hitzarmenaren bidez, Poliklinikan ebakuntza izan duten gaixoak automatikoki Bihotz-errehabilitaziorako programan sar daitezke, eta errehabilitazioa hasteko hitzorduarekin ateratzen dira zentrotik. Bihotz-errehabilitaziorako programak hiru hilabeteko iraupena du batez beste, eta ordubeteko saioak egingo dira, astean 5 egunetan. Eduardo Alegria kardiologoak zuzentzen du programa, eta osoko terapia-zerbitzua ematea aurreikusten du, gaixoa ahalik eta azkarren eta hobekien osatu dadin.

Poliklinikaren Bihotz-errehabilitaziorako zerbitzua 2010ean sortu zen, eta aseguru-konpainia pribatu eta mutua nagusiekin hitzarmenak ditu. Frogatuta dago bihotz-errehabilitazioak hilkortasuna %20 murrizten duela bihotzekoa izan ostean, eta, horrez gain, estresa, antsietatea eta depresioa gutxitzen ditu, norberarenganako konfiantza eta bizitzeko gogoak handitzen ditu, gaitasun fisikoak hobetzen ditu eta gaixoei kirola egiteko aukera ematen die. Horrela, gaixoak lehenago has daitezke berriz lanean eta euren sexu-jarduera normalizatu dezakete, eta, aldi berean, berriz bihotzekoa izateko aukerak txikitzen dira.

Diziplina anitzeko ekipoa eta ekipamendu ugaria Diziplina anitzeko ekipo batek artatzen ditu Poliklinikaren Bihotz-errehabilitaziorako programetan sartzen diren gaixoak: fisioterapeutak, psikologoak, nutrizionistak eta prestatzaile fisikoak, eta kardiologo-koordinatzailea. Gaixoa programan sartzen denean, bizi-ohiturak jasotzen dituen historia zehatza egiten zaio, jarraipena egiteko eta kontrola eramateko. Programak iraun bitartean, gaixoak entrenamendu fisikoa egiten du frekuentzia kardiako jakin batean, eta fisioterapiako ariketa-taulak eta bizikleta-ariketak gauzatzen ditu, monitorizazio telemetriko bidez gainbegiratuta beti. Entrenamendua osatzeko, prestatzaile fisikoak ariketa-programa antolatzen du, eta intentsitatea gero eta handiagoa duten martxak egiten dira.

Halaber, programaren beste parte garrantzitsu bat elikadura eta egoera emozionala zaintzea da. Helburuak elikadura-ohitura txarrak tratatzea da, arrisku-faktoreak kontrolatuz. Horrez gain, jokaera-ereduak aztertzen dira, pertsona bakoitzaren antsietate- edo depresio-egoerak baloratzeko. Gaixo bakoitzari hilabetean behin jarraipen-kontsulta egiten zaio, nutrizionistarekin eta psikologoarekin, eta amaieran, balorazio-kontsulta ere badu, kardiologoarekin.

Poliklinikaren Bihotz-errehabilitaziorako zerbitzua urtebete baino gehiago martxan darama jada, eta hitzarmena sinatzerakoan, instalazio handitzeko inbertsio berriak onartu dira. Azaro amaiera hasiko dituzte instalazioak hedatzeko obrak, eta urtarrilerako amaituta egongo dira. Bihotz-errehabilitaziorako eremu berriak gaixoak hartzeko espazio modernoa izango du, dutxaz hornitutako aldagelekin eta ekipamendu tekniko handiarekin.

Gainera, gimnasioa edukiko du, puntako teknologiaz ekipatuta: zikloergometro modernoenak (bizikleta bereziak), pisuak, horma-barrak eta osoko arreta emateko behar den guztia. Postuek monitorizazio telemetrikoa, ergometria, Holter probak eta Kardiologia-zerbitzuko diagnosietako eta tratamenduetako baliabide guztiak edukiko dituzte. Poliklinika erreferentziazko zentroa da Euskal Autonomia Erkidegoan Kirurgia Kardiobaskularrean eta Hemodinamikan, espezialitate horietan duen arreta-bolumen handia dela eta. Horregatik, edozein larrialdi artatzeko beharrezko gailu guztiak ditu, halakorik gertatuko balitz.