Gipuzkoako Poliklinikaren Larrialdietako Zerbitzua egunean 24 orduz dago zaintzan urteko 365 egunetan.
Gure balioak:
- Zerbitzu arina
- Gizabidezko tratu bikaina
- Urtean 33.000 larrialdi-kasu baino gehiagoren eskarmentua
- Hitzarmenak aseguru-etxe nagusiekin
Zentro sanitario aurreratuenen zerbitzu integraleko ereduarekin bat etorriz, Gipuzkoako Poliklinikaren larrialdietako medikuak diziplina guztietako bitarteko teknikoak, zerbitzuak eta espezialistak dauzka ekiteko prest.
Lotutako albisteak
Policlínica Gipuzkoako larrialdi orokorretara eta pediatrikoetara joaten diren pazienteak, larritasunaren arabera, hasierako triaje-prozesu batean baloratzen dira, iritsi ondorengo lehen bost minutuetan.
Álvaro Morenok, Policlínica Gipuzkoako 24 orduko Larrialdi Zerbitzuburuak, udan ohikoak diren larrialdiak prebenitzeko eta tratatzeko gomendio batzuk ematen ditu.
Policlínica Gipuzkoako larrialdietako zerbitzuak 150 paziente inguru hartzen ditu egunero.
Poliklinika Gipuzkoak 24 orduko LARRIALDI Orokorren eta Pediatrikoen zerbitzu instalazioak zabaldu eta hobetu ditu.
18:30ean iritsi dira anbulantzian, Zaragozako Miguel Servet ospitaletik.
Gaur, 18:30an, anbulantzia batek Gipuzkoa Poliklinikaren Larrialdi Zerbitzuraino ekarri ditu, Zaragozako Miguel Servet ospitaletik, joan den larunbat arratsaldean Sallent de Gállegoko (Huesca) Balaitus mendiaren Latour arrailean izotz-bloke batzuk gainean erori zitzaizkienean larri zauritutako hiru mendizaleetatik bi.
Armando Segurado traumatologoak, paziente biek dauzkaten lesioak baloratu ondoren, lehen parte medikoan aditzera eman du I.V.G. paziente donostiarrak, 37 urtekoak, haustura anizkuna duela ezkerreko eskuan, eta hori dagoeneko kirschner orratzez tratatu diotela Zaragozan; bilakaera ona izaten ari da, baina oraindik denbora bat eman beharko du ospitalean bertan.
Bestalde, Urnietako J.S.A. mendizaleak, 31 urtekoak, berna-hezurraren haustura irekia dauka, eta datorren ostegunean ebakuntza bat egin beharko zaio, hain zuzen hezurrak behar bezala batzea ziurtatzeko. Segurado doktoreak aurreratu duenez, ebakuntza ostegun arratsaldean egitea dago aurreikusita; honen ondotik, beste parte mediko bat izango da