Loaren Unitatea

Poliklinika Gipuzkoako Diziplina Anitzeko Loaren Unitatea da Gipuzkoan martxan jarri den mota horretako lehenengo unitatea.

Lagun diezazukegu

Unitate honek haurren lo-asalduretan eta helduen lo-patologietan espezializatutako zerbitzu klinikoa eskaintzen du, esaterako: apnearen sindromea, zango geldiezinak, epilepsia, gaueko izuak, higiene ezegokia, hipnotikoak, loaren hasiera, erritmo zirkadianoa, lo-ibiltzea, loa eta esna-aldia, amesgaiztoak, loaldi motza edo luzea, haurdunaldiarekin edo hilerokoarekin lotutako lo-asaldurak.

Medikuntza-espezialitate hau oso garrantzitsua da, ondo lo egitea osasun ona edukitzeko oinarrietako bat delako; eta gaur egun, urteetako ikerkuntzaren ostean, loaren patologia oro diagnostika eta trata daitekeelako.

Loaren Apnearen Sindromerako eta loak eragindako beste arnas-patologia batzuetarako diagnostikoa eta tratamendua eskaintzen ditu.

Gaixotasun horri lotutako erikortasuna saihesten du. Hona hemen Loaren Unitatean artatzen diren gaixotasunik ohikoenak:

  • loezina
  • ronkopatia sinplea
  • loaren apnearen sindromea

Prozedura
Polisomnografia bidez diagnostikatzen da, arriskurik gabeko diagnosi-proba ez-erasokorra. Loa eta horren faseak aztertzea ahalbidetzen du, zenbait aldagai fisiologiko aldi berean erregistratuz, hala nola jarduera elektroentzefalografikoa, begiena, muskularra, kardiakoa eta arnasketakoa.

Gaixoa gau batez ospitaleratzen dugu, eta azal bidezko erregistroa egiten duten elektrodo batzuei konektatuta lo egiten du. Kontsultara bikotekidearekin joatea gomendatzen da, loaren historia objektibo bat egiteko. Azterketa bakarka egiten da, eta gaixoa bakarrik ospitaleratzen da.

Diagnostikoaren ondoren, tratamendu pertsonalizatua egiten da. Unitatean bertan egin daiteke, loaren kalitatea hobetzeko neurri orokorren bidez edo loaldian arnas egiten laguntzeko gailu mekanikoen bidez.

Hona hemen patologia horiek jasaten dituzten gaixoen profila
Gizonezkoa, zurrungari akutua, loaldian arnas-geldialdiak egiten ditu, gehiegizko pisua dauka, eta gauez gaizki atseden hartzen du eta egunez gehiegizko logura dauka.

Haur gaixoen profila
Zurrunga egiten duten haurrak, gauez arnas-geldialdiak dituzte, eta egunez, aldiz, portaera-asaldurak (hiperaktibitatea eta logura).

Tratamenduaren prezioa
Loaren apnearen azterketaren prezioa: 600 €.
Poliklinikarekin lan egiten duten aseguru-etxe guztiek estaltzen dute, espezialista batek hala aginduz gero.
Emaitzak astebete -10 egunen buruan lor daitezke gutxi gorabehera.