Teknologiarik aurreratuenak sartzen aitzindariak. Poliklinika Gipuzkoan puntako diagnosi- eta kirurgia-bitartekoak etengabe sartzeko apustua egin dugu, gure gaixoen onerako. Beti puntako teknologiaren bila.

Asistentzia ematen ia 40 urte bete eta gero, Poliklinika Gipuzkoa osasunaren arloan une gogoangarrien protagonista izan da puntako teknologiak sartzen aitzindari izateagatik, hala nola erresonantzia magnetikoa, 64 ebakidurako OTA—proba kardiologikoak egiteko bereziki—, edo ia erasokorrak ez diren kirurgia-teknika ezberdinak— artroskopiatik hasita azaletik aorta-balbula aldatzeraino—, kirurgia robotikoa sartzen aitzindari izateraino. Gaur, espiritu ekintzaile eta berritzaile baten ondorio, osasun arloko erreferente bat da Poliklinika. Lanbide-bikaintasuna eta adimen-irekiera sustatzen dituen zentroa, gure bezeroei eta haien familiei erosotasunik handiena eta sendatzerik azkarrena eta erosoena eskaintzeko.

Proba kardiologikoak: elektrokardiogramak, ekokardiogramak, esfortzu-probak, EcoDoppler baskularrak, Holter.

Irudi bidezko diagnosia: ekografia, erradiologia orokorra, 1,5 tesla-ko erresonantzia magnetikoa, bereizmen handiko eskanerra, 64 ebakidurako OTA, urodinamika, dentsiometria.

Hemodinamika: kateterismoak, angioplastiak, elektrofisiologia.

Urologia: Da Vinci robot kirurgikoa, laser berdea.

Beste test osagarri batzuk: elektroenzefalografia, elektromiografia, ametsen gela, urodinamika, genetika zelularra, amniozentesia, ekografoak 3Dn eta 4Dn, kolonoskopia.


Da Vinci robot kirurgikoa. Aitzindariak izan ginen robot kirurgikoa sartzen, munduko zehatzena eta prostatako minbiziaren ebakuntzan kirurgialariaren laguntzailerik onena dena.

Gure Urologia Zerbitzua erreferente bat da prostataren minbiziaren tratamenduan. Errealitate bihurtu zen 2001ean, eta haren emaitzak, kirurgialariaren beso adimendun gisa, mundu erdian egiaztatu dira. Robotari ez dio pultsuak dar-dar egiten, eta haren besoek maniobrak egiteko gaitasun izugarria daukate, gizakiek dutena baino askoz ere handiagoa; beraz, ebakidurak guztiz garbiak eta zehatzak dira.Gainera, tratatu beharreko zona hiru dimentsiotan ikustea ahalbidetzen du. Dena dela, robotak ez du bakarrik operatzen, haren abilezia kirurgialariaren beraren esku onaren araberakoa izango baita, kontsola nagusi batetik robota maneiatuz eta programatuz.

  • Zehaztasun eta maniobrak egiteko gaitasun handiagoa
  • Infekzioak jasateko arrisku gutxiago
  • Ebakuntza-ostekoa motzagoa, min gutxiagorekin
  • Odol-galera eta infekzioa jasateko arrisku gutxiago
  • Orban txikiagoak eta sendatze azkarragoa
  • Albo-ondorioak murrizten dira, hala nola gernu-inkontinentzia eta sexu-inpotentzia


Irudi bidezko diagnosia. Poliklinika Gipuzkoa da irudi bidezko mediku-diagnostikoko puntako ekipamendua duen lehenengo osasun-zentro pribatua, Gipuzkoan.

Irudi bidezko diagnosi-aplikazioak Gipuzkoa Poliklinikan: ekografia, erradiologia orokorra, 1,5 tesla-ko erresonantzia magnetikoa, bereizmen handiko eskanerra, 64 ebakidurako OTA, urodinamika, dentsiometria.

64 ebakidurako OTA ekipoak, eskaner moduan ere ezaguna denak, irudi-bereizmena dauka, eta bereizmen eta xehetasun handiagoko datuak eskaintzeko ahalmena dauka, 0,6 milimetroko ebakiduretan. Euskal Autonomia Erkidegoak egun duen ekiporik aurreratuena da.

Puntako eta bereizmen handiko erresonantzia magnetikoa diagnostiko kardiobaskular, digestibo eta pneumologikoari aplikatzen zaio. Miokardioaren ebaluazio osatua egitea ahalbidetzen du: esfortzuzko edo esfortzurik gabeko morfologiaren, uzkurkortasunaren eta irrigazioaren azterketak, eta haien bideragarritasuna.