Ohiko kirurgiatik Da Vinci robotikara
Bihar, martxoak 26 osteguna, Gregorio Garmendia eta Josean Rodríguez urologoek hitzaldia emango dute, Andia kaleko Kutxa Aretoan, 19:00etan, prostata minbizia tratatzeko egin diren aurrerapenei buruz, eta patologia hori Da Vinci kirurgia robotikoarekin tratatzeko azken aurrerabideei buruz hitz egingo dute, kirurgia robotikoarekin daukaten esperientzia zabala oinarri hartuta.
Poliklinika Gipuzkoako Gregorio Garmendia eta Josean Rodríguez urologoek azaldu dute “hitzaldiaren helburua prostataren minbiziari buruz gaur egun dakitena zabaltzea dela, bereziki diagnostikoari eta tratamenduari dagokienez, eta gernu-ihesa eta zutitzearen disfuntzioa tratatzean lortutako emaitzei dagokienez baita ere”.
Azalpenen ostean, hitzaldira bertaratu direnek galderak egin ahal izango dizkiete hizlariei, eta haiek zalantzak argituko dizkiete solasaldian. Prostata-minbiziaren tumoreen ehuneko handi batek ez dauka sintomatologiarik diagnostikoaren unean, edo bereizezina da lehentasunezko beste patologia batzuetatik, prostata-hipertrofia onbera esate baterako. Horren ondorioz, diagnostikoa oharkabean pasa edo atzera daiteke, estrategia terapeutikoa eta gaixoaren pronostikoa baldintzatuko dituelarik horrek.
Alarma-seinaleei dagokienez, Garmendia eta Rodríguez urologoek azpimarratu dute “gernu-ondoezak dituzten gaixoek urologoarengana joan behar dutela azterketa medikua egitera; izan ere, haietako gehienek tumore-diagnostikorik ez badaukate ere, tratamendu egokia jasoko dute sintomatologia desagertu eta bizi-kalitatea nabarmen hobetzeko. Haien esanetan garrantzitsua da baita ere asintomatikoak diren baina arrisku-faktoreak dituzten gaixoak, esaterako prostata-minbiziarekin lehen graduko ahaideak dituztenak, urologoarengana maiz joan daitezela”.
“Gaur egun prostata-minbiziaren tumoreetan gehien erabiltzen diren tratamenduak kirurgikoa, prostatektomia erradikala eta erradioterapia dira, modalitate ezberdinetan”, ziurtatu du Rodríguez doktoreak.
Da Vinci kirurgia robotikoa
Prostata-minbizia fase goiztiarrean detektatzen bada, interbentzio kirurgiko batekin erauzten da. Tradizionalki honelako kirurgiak modu irekian zein laparoskopiaren bidez egin dira. Hala ere —dio Gregorio Garmendiak, Da Vinci robotarekin 200 gaixo baino gehiago operatu dituenak— Da Vinci robotak abantaila ugari eskaintzen ditu prostata-kirurgiarako, zutitzearen funtzioa mantentzea eta gernu-ihesa murriztea bezalako aspektu gakoetan, gaixoei asko kezkatzen dieten aspektuak diren heinean”. “Gainera —amaitu du esanaz—, teknika horrek ospitaleko egonaldia, odol-transfusiorako beharra eta ohiko bizitzara bueltatzeko denbora murrizten ditu”.