Oinatzaren azterketa

Oinatzaren azterketa

Ibileraren azterketa biomekanikoak oina posizio estatikoan eta dinamikoan aztertzen du, eta beste egitura batzuekin (belauna, aldaka eta bizkarra kasu) duen lotura ere bai. Poliklinikaren Oinaren Unitatean honako azterketa hau egiten dugu, Podoactivarekin batera:

  • Artikulazioak eta giharrak miatzea ohatilan.Oinatzaren analisi estatikoa eta jarreraren azterketa, presio-plataformaren bidez.
  • Analisi dinamikoa presio barapodometrikoko plataformarekin.
  • Analisi dinamikoa abiada handian filmatuz. Horrela, giza begiak denbora errealean ikusi ezin ditzakeen anomaliak antzeman ditzakegu.
  • Hiru dimentsiotako analisi zinematikoa markatzaileak erabiliz.
  • Podoactivaren 3D Scan Sport.
  • Behin azterketa eginda, Podoactiva barne-zolak darabiltzan tratamendua baloratzen da. Gaixoak barne-zolak behar baditu, azterketa Podoactivaren 3D Scan Sport gailuarekin osatzen da.

Gure teknologia

Poliklinikaren Oinaren Unitateak puntako teknologia dauka oinaren azterketa egiteko, besteak beste:

  • Podoactivaren 3D Scan Sport
  • Indar-plataforma
  • Presio-plataforma
  • Abiadura handiko filmazioa
  • Hiru dimentsiotako analisi-sistema
  • Azaleko elektromiografia
  • Barne-zola instrumentatuak
  • Errealitate areagotuko aretoa
  • Optogait sistema

Lehen,
tradiziozko teknika

Orain,
Podoactiva teknika