Susana González, psicóloga de Policlínica Gipuzkoa

Susana González: “Helduengan sintomatologia emozionalagoa ikusten dugu, haurren erantzun konduktualaren aurrean”

Espezialistek sindrometzat jotzen dute gaixotasunek bezala zenbait sintoma biltzen dituelako, baina Osasunaren Mundu Erakundeak ez du gaixotasun moduan aitortzen, eta oporren osteko depresioa ez dago jasota nazioarteko sailkapenean.Ahal den neurrian, pixkanaka lanean hastea komeni da: zeregin atsegingarrienak edo errazenak egitea, etxerako lanik ez eramatea, zortzi ordu inguru lo egitea, ordutegi erregularrak mantentzea, ariketa fisikoa egitea, jarrera positiboa edukitzea eta denbora librea aprobetxatzea. Randstad-ek egindako azterketa baten arabera, langileen % 57 inguruk aitortzen du oporren osteko sindromearen sintomak dituela.

“Oporren osteko sindromea edo depresioa prozesu normala da eta zenbait egun irauten ditu norbanakoa ohiko bizitza-erritmora berriro egokitzen den arte”, azaldu du Susana González Poliklinika Gipuzkoako psikologoak. Halaber, honela dio: “Pertsona batzuei eguneroko ohikeriara bueltatzea gehiago kostatzen zaie, eta horrek zenbait asaldura emozional eta fisiko eragin diezazkieke, eguneroko bizitza berrartzea zailagoa izanik”.

Randstad-ek egindako azterketa baten arabera, langileen % 57 inguruk aitortzen du oporren osteko sindromearen sintomak dituela. Sindrometzat jotzen dugu gaixotasunek bezala zenbait sintoma biltzen dituelako —dio espezialistak— baina Osasunaren Mundu Erakundeak Organización Mundial de la Salud (OMS) ez du gaixotasun moduan aitortzen, eta nazioarteko sailkapenean ez dago jasota oporren osteko depresioaren patologiarik”.

“Lehenengo egunetako sintomarik garrantzitsuenak —zehaztu du Susana González psikologoak— interes, motibazio eta errendimendu falta izan daitezke. Gainera, nekea, jateko gogo falta, loezina edo muskuluetako minak errazago ager daitezke, eta gogo-aldartea (areagotu egiten dira antsietatea, suminkortasuna, tristura…) ere alda dakieke eguneroko bizitzara berregokitzea kostatzen zaien pertsonei”.

Sintomatologia aldatu egingo da pertsona bakoitzaren eta haren egoeren arabera. “Lantokian (edo ikastetxean) gustuko gauzak topatzen dituen pertsona bati, kideekin ondo konpontzea esaterako, egokitze-prozesua errazagoa suertatuko zaio; aldiz, lana gustuko ez duen edo oso estresagarria egiten zaion pertsona bati edo edozein arrazoi dela-eta ikastetxean gustura ez dagoen haur bati itzultzeko estresak sintomatologia areagotuko dio.

Haurrek ere oporren osteko sindromea jasaten dute

Oporren osteko sindromeak helduei ez ezik haurrei ere eragiten die; oporraldi luze batzuen ostean, ordutegirik gabe eta dibertimendurako denbora gehiagorekin, ohiko bizitza-erritmora bueltatu behar dira (ordutegiak, jarduerak…) denbora laburrean.

Susana González Poliklinika Gipuzkoako psikologoaren hitzetan “haur asko ikastetxera pozik bueltatzen dira, haien lagunak ikusten dituztelako berriro, baina badira eguneroko bizitzara bueltatzea gehiago kostatzen zaien haurrak; nerbioak, loaren asaldurak, suminkortasuna, nekea, jateko gogo falta, gonbitoak, beherakoa, gorputzeko minak…dira ohiko seinaleetako batzuk —erantsi du espezialistak—; helduen kasuan, sintomatologia emozionalagoa ikus dezakegu. Gurasoek “eskolara bueltatzeko” alderdi positiboak sustatu behar dituzte, seme-alabei egokitzen laguntzeko eta egunerokora bueltatzeko ilusioa eduki dezaten”.

Garrantzitsua da gogoratzea pertsona edo haur bakoitza bere erara egokitzen dela, eta ez dagoela horretarako jarraibiderik; dena dela, badira gomendioak egunerokora bueltatzea errazagoa izan dadin. Susana González psikologoak helduei gomendatzen die “ahal duten heinean pixkanaka lanean has daitezela: zeregin atsegingarrienak edo errazenak egitea. Etxerako lanik ez eramatea, zortzi ordu inguru lo egitea, ordutegi erregularrak mantentzea, ariketa fisikoa egitea, jarrera positiboa edukitzea eta denbora librea aprobetxatzea jarduerak eta zaletasunak burutzeko, eta lagunekin, bikotearekin edo familiarekin irteteko”.

Haurren kasuan, espezialistak zenbait jarraibide ematen dizkigu, adibidez “aldaketak planifikatzea eta pixkanaka egiten hastea eskolara bueltatu aurretik. Esnatzeko eta oheratzeko orduak erregulatzea eskolan hasi aurretik, errutinak ezartzea, “eskolara bueltatzeko” alderdi positiboak sustatzea, egunerokora bueltatzea zerbait negatiboa ez dela transmititzea, eta zerbait ondo egiten ari direnean adoretzea edo saritzea, hurrengoan ere errepikatzeko aukerak areagotzeko”.

Oporretatik bueltan hurrengo oporrei buruz pentsatzeko ohiturari dagokionez, Susana González psikologoak dio “normala dela opor-egunak izatea gehien espero direnak. Ordutegi zorrotzik ez edukitzea, urte osoan egiterik izan ez duguna egitea, lagunekin irtetea, familiarekin eta bikotearekin gozatzea, toki berriak ezagutzea… Horiek guztiak gauza positiboak dira eta `indarra hartzen´ laguntzen digute urte osoko errutinari aurre egiteko. Baina ezin dugu ia urtebete xahutu hurrengo oporraldietan pentsatzen; gauza on asko bizitzen ditugu ere oporretatik kanpo” amaitu du esanaz psikologoak.