Azterketa osatua eta pertsonalizatua bizikletaren zale guztientzat
Poliklinika Gipuzkoak, Podoactivarekin elkarlanean, txirrindulari afizionatuentzako eta profesionalentzako zerbitzu berria aurkezten du. Iraila honetan abiarazi den Txirrindularitzaren Unitate Biomekanikoak (YounextBike) teknologia esklusiboa darabil bizikletaren zaleei azterketa osatua eta pertsonalizatua eskaintzeko.
Garikoitz Etxebeste Poliklinika Gipuzkoako Errehabilitazio Zerbitzuko fisioterapeuta da bizikleta txirrindulariarentzat pertsonalizatzea xede duen zerbitzu berri honen burua. “Txirrindulariari azterketa biomekanikoa egiten diogu haren bizikletaren gainean, eta, hortik abiatuta, jarrera egokitzen dugu eta bizikletako elementu bakoitza doitu, horiek behar bezala erabiltzeko. Horrela, lesioak prebenitzeaz aparte, txirrindulariaren teknika, errendimendua eta erosotasuna hobetzen dira”, adierazi du Garikoitz Etxebestek.
Txirrindulariaren azterketa biomekanikorako unitate berri hau Poliklinika Gipuzkoak esklusiboki eskaintzen duen zerbitzu aitzindaria da. Javier Alfaro Podoactivako zuzendari teknikoaren hitzetan, “teknika berritzaileekin parametro biomekanikoak eta fisiologikoak aztertzen ditugu, bizikletaren mekanikaren eta txirrindulariaren giharren arteko konbinazio perfektua lortzeko eremu guztietan”.
Zertan datza azterketa?
Bizikletaren zale guztiei zuzendutako azterketa osatua eta pertsonalizatua da. Bi ordu irauten ditu gutxi gorabehera, eta, proba egiteko, haien bizikleta eta kirol-arropa eraman behar dituzte Poliklinikara. Ikerketa 280 euro kostzan da, baina azaroaren 30a baino lehen egiten baduzu %25 deskontua izango duzu.
Garikoitz Etxebestek, Txirrindularitzaren Unitate Biomekanikoko buru den fisioterapeutak, azaltzen duenez, “probaren hasieran, azterketa fisioterapeutikoa egiten da, eta ariketa-programa gomendatu eta diseinatu, baita bizikleta gaineko eta kanpoko gorputz-eskema osatu ere. Ondoren, pedalei eragitean kirolariak duen jarduna eta eraginkortasuna ebaluatzen dira, azterketa goniometriko batekin eta berunaren eta ardatz mekanikoen analisiarekin.
Podoactivak oinaren azterketan eskaintzen duen aurrerapen teknologiko garrantzitsuenetako bat ere txertatu da Txirrindularitzaren Unitate Biomekanikoan. 3D analisi zinematikoa da. “Oraingo honetan, pedaletan, orkatilan, belaunean eta aldakan erabiliko dugu, ikusteko pedalei eragiterakoan nolakoa izango beharko litzatekeen jardun optimoa, eta simetriarik edo desorekarik dagoen. Gainera, ariketa abiadura handiko bideoan grabatuko litzateke, eta analisi baropodometrikoa burutu. Horrez gain, hala beharrezkoa balitz, barne-zola pertsonalizatuak egingo litzateke, nazioartean patentatuta dagoen 3D Podoactiva Sport eskanerrarekin,” azaldu du Garikoitz Etxebestek.
Azkenik, bizikleta txirrindulariarentzat pertsonalizatuko da, egindako azterketak eta antzemandako jarrera kontuan izanik. “Bizikleta txirrindulariaren jarrerara pertsonalizatuz, lesioak prebenitu eta kirol-errendimendua hobe daitezke”, adierazi du Garikoitz Etxebestek.