Susana Gonzalez, psikologoa: “Akufenoak dituen pertsona batek bizi-kalitate ona izan dezake tratamendu psikologiko egokia jasotzen badu”
Bihar, larunbata, otsailak 20, Poliklinika Gipuzkoako ekitaldi-aretoan izango da “Burmuineko biokimikaren eragina akufenoaren pertzepzioan” hitzaldia. 17:00etan izango da, mundu guztiari irekia. Espainian, 9 milioi pertsona daude akufenoekin , buruaren barruan entzuten diren txistu edo soinuekin alegia, eta zenbaitetan irtenbide medikorik ez dute. Hala ere, txistu edo soinu horiekin bizi daiteke gaian espezialista den terapeuta psikologiko baten laguntzari esker. Espainiako iparraldean, Susana González psikologoa da terapia honetako aditu bakarrenetakoa.Topaketa honetan, Susana González psikologoak, akufenoak dituzten pertsonen tratamenduan adituak , patologia horren zergati eta arrazoi nagusiak azalduko ditu, baita gaixotasun honetarako tratamendu psikologikoa zertan den ere.
“Akufenoak belarri batean, bietan edo buru osoan entzuten diren soinu iraunkor edo aldizkakoak dira, horiek sortzen dituen kanpoko soinu-iturririk gabe. Soinuen izaera eta intentsitatea mota askotakoak izan daitezke: txistuak, haize-soinua, ur-soinua, kilkerrak…”azaldu du Susana Gonzálezek, patologia honen tratamendu psikologikoan prestakuntza duen estatuko iparraldeko psikologo bakarrenetako batek.
“Akufeno mota desberdinak daude, zehaztu du Susana Gonzálezek. Akufeno “objektiboa” ez da oso maiz agertzen, gutxi gorabehera kasuen %5ean soilik. Bestalde, akufeno “subjektiboa” izaten da ohikoena, kanpoko soinu-iturririk egon gabe entzuten den soinua hain zuzen”.
Akufenoak dituzten pertsonek nahasmendu psikologikoak sufritu ohi dituzte, hala nola, antsietatea, depresioa eta insomnioa, eta horrek eragiten duen kontzentrazio-galera, arazoak lanean edo bikotearekin, izaera-aldaketak edo suminkortasuna
Akufenoak ikuspuntu psikologikotik trata daitezke, “arazo hau sufritzen dutenek normalean uste dute akufenoaren pertzepzioa dela asaldatzen dituena, baina pertzepzio horrek sortzen dituen nahasmendu emotiboak dira haien ondoezaren arrazoia”, azaldu du Susana Gonzálezek, eta gehitu du “akufenoetara ohitzeko tratamendu psikologiko batekin trata daitezke, horren helburua izanik akufenoa ez hautematea hor egon arren edo abertsiorik gabe hautematea, bizi-kalitate ona lortu ahal izateko”.
“Nire kontsultara iritsi ziren lehenengo kasuek akufenoa aipatu ere ez zuten egiten –esan du psikologoak–, antsietate-arazoak, depresioak edota bikote-arazoak deskribatzen zituzten… eta terapia aurrera joan ahala, akufenoa agertzen zen bigarren mailako gauza gisa. Irtenbiderik gabeko arazoa zela barneratua zuten, babesgabetasun egoera batean mantentzen zituena, eta kontsultara eraman zituen arazoak sortzen zizkiena. Arazoa hauteman eta ohitze-tratamendua aplikatu ondoren, emaitzak erabat harrigarriak izaten dira”.
“Hemendik aurrera, akufeno-kasuak areagotu egingo dira. Berez, gazteen artean, belarriko kalteak eta entzumen-galera kasuak dagoeneko nabarmen areagotu dira azken urteotan aurikularren erabileragatik, bideojoko zaratatsuengatik, etab.”, adierazi du azkenik Susana Gonzálezek.