Bihotz-Azterketa

Zure bihotzaren osasuna kontrolpean

Bihotz Azterketa arrisku kardiobaskularreko faktoreak (hipertentsioa, laneko estresa, gizentasuna, kolesterol edo triglizerido maila altuak, tabakismoa edo bihotzeko edo burmuineko gaixotasun kardiobaskularreko aurrekariak) dituzten pertsonentzat diseinatu dago bereziki.

Egun bakarrean

Zein da azterketaren xedea?

Bihotz Azterketak zirkulazio-sisteman, bihotzean eta odol-hodietan sakontzea ahalbidetzen du, haien funtzionamendua ebaluatu eta gaixotasunak prebenitzeko, bereziki gaixoak arrisku kardiobaskularreko faktoreak baditu. Gainera, gaixoari bizitza osasungarri baterako aholkuak ematen zaizkio.

Nork koordinatzen du?

Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.

  • Aditu prestigiotsuekin
  • Laguntzailea edukiko duzu prozesu osoan zehar
  • Egunean bertan, azterketaren hasierako balorazioa, txosten medikoa eta balorazio pertsonalizatua lor ditzakezu.

Barne hartzen dituen proba medikoak

  • Odol-azterketa osatua: zure egoera baloratzeko kolesterola bezalako arrisku faktoreen aurrean
  • Bihotz-probak: atsedeneko elektrokardiograma, ergometria eta ekokardiografia, bihotz-balbulen egoera eta haietatik odolaren iragotzea baloratzeko eta patologia edo arrisku kardiobaskularren detektatze goiztiarrerako
  • OTA koronarioa: arteria koronarioen kaltzifikazio maila ezagutzea ahalbidetzen du
  • Eco Doppler TSA: ultrasoinuen bidez karotida- eta orno-arterien egoera baloratzea eta burmuinera iristen den odol-isuria ezagutzea ahalbidetzen duen proba ez-erasokorra
  • Espirometria: biriketako funtzioa baloratzen du
  • Toraxaren erradiologia: bihotzeko eta biriketako patologiak baloratzen ditu
  • Sabelaren ekografia: organo ezberdinen egoera ezagutzea ahalbidetzen du: gibela, barea, giltzurrunak, pankreak, gernu-bideak, etab.
  • Audiometria
  • Oftalmologiako kontsulta: begi-hipertentsioarekin zerikusia duten seinaleak detektatzeko