“Azken urteotan gailu teknologikoen erabileraren ondorioz areagotu egin da loaren fasea atzeratzearen sindromea”
“Egunaren azken orduan gailuak erabiltzea, besteak beste mugikorra, ordenagailuak eta tabletak, loaren fasea atzeratzearen sindromea eragin dezake. Pantailen argi-intentsitateak melatoninaren askatzeari eragiten dio eta erritmo zirkadianoak atzeratzen ditu egunero erabiltzen badira”, ziurtatu du Ana Arena Poliklinika Gipuzkoako Loaren Unitateko neurofisiologoak.
“Azken urteotan 16 eta 32 urte bitarteko gazteengan igo egin da loezinaren intzidentzia, bereziki fasea atzeratzearen sindromearena. Fasea atzeratzearen sindromea (SDRF) loaren erritmo zirkadianoaren asaldura bat da, eta bereizgarri du oheratzeko eta jaikitzeko gura litzatekeena baino ordutegi berantiarragoa modu kronikoan mantentzea. Loaren iraupena eta kalitatea normalak dira baina loaldia goizeko ordu batak eta seiak artean hasten da, eta esnatzeko garaia oso berantiarra da. Nerabeengan % 7-8 artean ematen da” baieztatu du Ana Arena Policlínica Gipuzkoako Loaren Unitateko neurofisiologoak.
Espezialistak dio “online aisialdiak lo egiteko ordutegietan ‘ohitura txarrak’ zabaltzen dituela gazteen artean, eguneko azken orduan erabiltzen baitiuzte online jokoak, gizarte-sareak, mugikorra…ordu txikietaraino gainera”. “Azken orduko gailuen erabilpen kronikoak loaren fasea atzeratzearen sindromea eragin dezake. Sindrome horrek zerikusia du ordutegi berantiarretan egindako telebistaren/ordenagailuen/tableten gehiegizko erabilerarekin. Pantailen argi-intentsitateak melatonina-askatzeari eragiten dio eta erritmo zirkadianoak atzeratzen ditu egunero erabiltzen badira” egiaztatu du Ana Arenak.
Gaizki atseden hartzearen ondorioak
“Ondoriorik larriena da loaren fasea atzeratzean ezin direla goiz jaiki, ordu gutxi lo egiten dutela eta horrek gaueko errendimendu onari kalte egiten diola eta logura handiagoa izaten dutela egunaren lehenengo partean—ziurtatu du neurofisiologoak—; ordutegi horiek, gainera, bateraezinak dira ohiko ordutegietan egiten diren ikasketekin edo lanekin”.
“Gaizki atseden hartzeak milaka ondorio eduki ditzake, eskola- edo lan-errendimendu txarra, suminkortasuna eta istripuak jasateko arrisku handiagoa izatetik osasunerako ondorio kaltegarriak izateraino”, ziurtatu du Ana Arenak, eta honela erantsi du: “Lo hartzeko arazoak konpontzeko tratamenduak lo-ohitura onekin, elikadurarekin eta aldizkako ariketarekin hasten dira. Horrekin nahikoa ez bada, fasea atzeratzearen sindromea bezalako erritmo zirkadianoarekin zerikusia duten patologien kasuan kronoterapia, fototerapia eta Melatonina erabiltzen dira”.
Policlínica Gipuzkoako neurofisiologoak sei aholku ematen dizkigu ondo atseden hartzeko:
- Lo egiteko ordutegi normalak mantendu.
- Arratsaldean kafeinarik edo nikotinarik ez hartu.
- Oheratu aurreko orduetan ordenagailurik ez erabili.
- Gauez argi bizia ekidin. Esnatzean argiaren pean jarri, nagusiki argi naturalaren pean.
- Ahal den heinean ariketa fisikorik ez egin arratsalde-gauaren azken orduan.
- Ohean ez irakurri, irratia entzun, mugikorrak erabili, telebista ikusi…