Iñakik Cuéllar doktorearekin izandako esperientzia kontatzen digu
Aldakan mina nabaritzen hasi zen, eta Ricardo Cuellar doktoreak femur eta azetabulu arteko talka zuela diagnostikatu zion Iñaki Marquinezi. Mina arintzeko, traumatologoak aldaka-artroskopia bat egiteko gomendatu zion Iñakiri.
Femur eta azetabulu arteko talketan, aldaka osatzen duten hezurren asaldura batek marruskadura eragiten du, eta horrek, era berean, artrosia edo higadura. Kasu horietan, Policlínica Gipuzkoako Traumatologia Zerbitzua prozesu horien garapena atzeratzen saiatzen da, marruskaduran dauden gainazalak limatuz.
Odolik gabeko teknika horrekin, ebakien bidean dauden egiturak lesionatzeko arriskua murrizten da, gaixoak kirurgia-agresio txikiagoa jasaten du eta ebakuntza ondokoa ez da horren mingarria eta erosoagoa da, Iñakik bideoan azaltzen duen bezala:
Hurrengo egunean, medikuak azterketa egin zidan, eta alta hartu nuen, etxean egiteko ariketa-taula batekin.