Gizentasunaren Unitate Integrala

Policlinica Gipuzkoak Gizentasunaren Unitate Integrala aurkezten dizue, diziplina anitzez eratutako talde prestigiotsua, endokrinoa, kirol medikua, digestiboa, kirurgialari orokorra, nutrizionista, psikologoa, eta pazientearen arretarako pertsonal espezifikoaz osatuta.

Pisua galtzeko lau programa

1: Kirol-medikuntzarekin pisua galtzea

Programa hau gehiegizko pisua duten eta bizitza-ohiturak berrezi behar dituzten 30 eta 50 urte bitarteko gaixoei zuzenduta dago.

Horretarako, nutrizionistak gaixoari dieta bat prestatu eta 15 egunero jarraipena egingo dio. Bestalde, kirol-medikuak esfortzu-proba eta taula pertsonalizatua egingo dizkio.

2: Urdail barruko baloia

Endokrinoak gaixoari azterketa egingo dio eta tratamendurik egokiena emango dio. 4 eta 12 hilabeteko baloiak ditugu.

Gaixoak pisua galtzeko eta sendatzeko egin behar duen lehenbiziko gauza elikadura zaintzea eta ariketa egitea da. Edonola ere, horrekin nahi diren emaitzak lortzen ez badira eta gaixoak 30etik beherako gorputz-masaren indizea baldin badauka, urdail barruko baloia jar dakioke, alegia, sabelean baloi bat sartu eta gero puztea, elikagai gutxiago jatearekin lehenago asetzeko.

3: Apollo teknika endoskopikoa

Sabela murrizteko metodo ez hain erasokorra da. Ahotik egiten da, endoskopiaren bidez, ez du kirurgiarik behar eta ez du kanpo-orbanik uzten.

Urdaila txikituta, janaria biltegiratzeko gaitasuna murrizten da eta urdaila husteko abiadura moteltzen da; horrela, pazientea lehenago asetzen da eta pisu-galera konstantea mantentzen du.

Hona hemen teknika honekin lotutako beste onura batzuk: arteria-presioa eta bihotzeko gaixotasuna jasateko arriskua murriztea eta gaixoaren bizitza-kalitatea hobetzea. Prozedura ebakuntzarik gabe egiten denez, pazientearentzako arriskuak ere gutxitzen dira, eta susperraldi arinagoa lortzen da, baita ebakuntza ostean min gutxiago izatea ere.

4: Kirurgia bariatrikoa

Laparoskopiarekin egiten diren kirurgia-teknika horiek soluzio bat dira pisua balio normaletan galtzeko.

Kirurgia bariatrikoak sabelaren barrualdea behatzeko aukera ematen du, diagnostiko bat egin eta ebakuntza egiteko. Horretarako, ebakuntza txikiak egiten dira sabelaren paretan; modu horretara, urdailera iristeko ez da sabela guztiz ebaki behar.

Teknika horri esker, ebakuntza osteko eta hesteetako funtzioaren susperraldia hobea eta bizkorragoa da, mina txikitzen da eta ospitalean eman beharreko denbora laburtzen da.

 


Kontsulten zirkuitua

1 kontsulta dohainik

1 kontsulta dohainik gure endokrinologian espezialistarekin.

Gaixoaren arretan kontsulta

Aurrekontua, ebakuntza aurreko azalpenak eta finantzaketarako eta prozedurarako erraztasunak.Ospitaleak gaixoaren arreta-zerbitzurako langileak jarriko dizkizu eskura, programa burutzeko behar diren probak eta kontsultak antolatzeko eta prozesu osoan zehar laguntza emateko.

2 urtera arteko finantzaketa eskaintzen dizugu, interesik gabe.

1 kontsulta dohainik.