Ostegun honetan, Osasun Gela. Covid-ari buruz gaur egun dakiguna

Duela 9 hilabete pandemia deklaratu zuten mundu osoan, eta, data horietan, milioi bat pertsona baino gehiago hil dira birus horren ondorioz.
Baina, Covid-ari buruz gaur egun dakiguna. Zer testek funtzionatzen dute diagnostikatzeko eta nola eskura ditzakegu?

Larrialdi Zerbitzuko buruak, Iñaki Ayesa doktorea eta Idania de los Santos doktoreak, Policlínica Gipuzkoako Neumologia Zerbitzukoa, gaixotasunari buruz orain arte dakigun guztia azalduko digute ostegun honetan, 17, 19:00etan, Aquariumean. Zantzuak eta sintomak, eta nola egin den aurrera tratamenduan. Zer arreta-neurrik funtzionatzen duten eta nola saiatu behar dugun gaixotasuna prebenitzen. Era berean, Covid jasan ondoren zer tratamendu mota jaso ditzakegun azalduko dute.

Erreserbatu tokia Aquariumean 943 00 27 59 telefonora deituz A-O  9: 00etatik 13: 00etara edo emailez: comunicacion.gpk@quironsalud.es , zure izen-abizenak, NANa eta telefono-zenbakia adierazita.

Online ikusi nahi baduzu, eskaneatu kode hau eta parte hartu zure galderekin solasaldian Donostiako Aquariumeko Youtube kanalaren bidez:


Gainera, hurrengo egunean, Youtubeko Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud kanaletan aurkituko duzu.