Bi mediku adituk, gaur egun Covid-ari dakizkigun zehaztasunak aurkeztuko dituzte hurrengo Osasun Ikasgelan

  • Idania de los Santos neumologoak eta Iñaki Ayesa Larrialdien Nagusiak, Policlínica Gipuzkoa-koak, gaur egun arte Covid-ari buruz lortu den informazioari buruz hitz egingo dute.
  • Lekua hartu dezakezu 943 00 27 59 zenbakira deituz 9:30etatik 13:00etara, edo email bidez, comunicacion.gpk@quironsalud.es helbidera izen-abizenak, NANa eta teléfono zenbakia emanez.
  • Ekitaldia jarrai ezazu esteka honetan klikatuz:
https://www.youtube.com/watch?v=rHQQIfzBk_c&feature=youtu.be

Idania de los Santos eta Iñaki Ayesa, Policlínica Gipuzkoa-n Neumologia eta Larrialdietan adituak, izango dira ostegunean, abenduaren 17a arratsaldeko 19:00etan Donostiako Aquariumean Covid-ari buruz orain arte jakin dena azalduko digutenak. Bere signo eta sintomak, eta aurrerapenak bere tratamenduan. Beharrezko zein neurri dakigu benetan eraginkorrak izan direla, eta birusa nola saihestu dezakegun. Baita ere Covid-a pasa eta gero zein tratamendu hartu ditzakegun azalduko dute.

Txertoaren iritsiera gertu izanda, geroz eta persona gehiagok izan nahi dute txertatutako poblazio taldearen parte, baina badira zalantzak dituzten persona asko ere. Egunero 8.000 test inguru egiter ari dira Euskadin, eta 100 paziente baino gehiago daude ZIUetan. 30 pertsona inguru daude ospitaleratuta plantan eta zahar egoitzetan, berriz ere gora egin dute positiboek, nahiz eta positibotasun tasa %5-tik jaitsi den Euskadin, hainbat hilabetetetan lehen aldiz.  Badira zailak izaten ari diren neurriak, bereziki bizitza sozialarekin zerikusia dutenak, eta argi ikusi dugu hori astebukaera honetan, hostalaritza berriz ireki duenean.

Baina, zer dakigu gaur egun Covid-ari buruz? Zein testa funtzionatzen dute diagnostikatzeko, eta nola eskura ditzakegu? Txertoa hartuko dut? Galdera hauek eta beste askok, hurrengo Osasun Gelan erantzunak izango dituzte.

Osasun Ikasgela ekitaldi hibrido bat da, bertako asistentzia posiblea izateko (aurretik plaza erreserbatuz), eta on-lineko asistentzia ere eskuragarri izateko, Aquarium-aren YouTube kanalean zuzenean jarraitzeko aurerarekin. Ostegunean ezinezkoa bazaizu Aquiarium-era etortzea edo etxetik ikustea, hurrengo egunetan zehar Policlínica Gipuzkoa eta Quirónsalud-eko YouTube kanaletan egongo da ikusgai Ikasgela.

Erreserbatu ezazu zure lekua 943 00 27 59 zenbakira 9:00etatik 13:00etara deituz, edo email bidez, comunicacion.gpk@quironsalud.es helbidera zure izen-abizenak , NAN zenbakia eta telefonoa eskainiz.