Zakilaren makodura

Zer da zakilaren makodura?

Zakilaren makodura zakilaren gorputz leizetsuen elastikotasunaren aldaketa da. Makodura 30º-tik gorakoa bada, penetraziorako zailtasuna edo ezintasuna sortzen du.

Sintomak

  • Mina erekzioan
  • Gogortasun handiagoko, irregularreko eta tamaina aldakorreko eremu baten haztapena
  • Zakila erekzioan makotzea. Makodura dortsala, bentrala edo beherantzkoa eta albokoa izan daiteke, bai ezkerrera edo eskuinera, plakaren kokapenaren eta tamainaren arabera
  • Zakilaren laburpena. Batez ere “septum” edo trenkada leizetsuari eragiten dioten plaketan
  • Zakilaren zurruntasuna galtzea erekzioan, bereziki zakilaren posizio distalean
  • Koitorako zailtasuna. Batez ere, makodurek gehiegizko gradua duten kasuetan
  • Bikotearen mina koitoan zehar, makodura handiko kasuetan

Tratamendua

Tratamendu farmakologikoak eta kirurgikoak daude. Arazoak urtebete baino gehiago irauten badu, irtenbide kirurgikoa baloratu beharko da.