Zure osasunaren kontrol adimenduna

Zu bezala beren osasunarengatik kezkatzen diren eta hari aurre egiteko prebentzioan fio diren pertsonei.

Azterketa zirkuitu azkar eta eraginkor batean oinarritzen da, proba guztiak erosotasunez egin ditzazun. Gainera, laguntzaile pertsonala edukiko duzu, prozesu osoan zehar gidari-eta informazio-lanetan arituko dena.

Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.


Azterketa orokorrak

Azterketa orokorren xedea zure osasun-egoera ebaluatu eta zenbait patologia prebenitzea da, aintzat hartuta zure lan mota, sexua, adina, bizitza-estiloa eta historia kliniko pertsonala eta familiarra.


Azterketa Bereziak

Azterketa Berezien xedea zure behar zehatzei erantzutea da; horregatik, zure osasun-egoeraren ebaluazio sakona eskaintzen dizute, aspektu zehatzetan oinarrituz.


Diagnostiko Goiztiarreko Programak

Diagnostiko Goiztiarreko Programen xedea zure osasun-egoera ebaluatzea eta arrisku-faktoreak detektatzea da, gaixotasunak prebenitzeko edo haien garapenean tratamendu egokiarekin esku hartzeko. Azterketa bakoitzean egingo zaizkizun probak zure adinaren eta aurrekari pertsonalen eta familiarren araberakoak izango dira.