Bidaiarien azterketa

Bidaia bat egin behar baduzu, zure osasuna ekipajearen parte da

Bidaiarien azterketaren xedea bidaia bat egin behar duten pertsonen osasun-egoera baloratzea eta haien beharrei erantzutea da, bai bidaiari ekin aurretik bai bueltatu ostean.

Egun bakarrean

Zein da azterketaren xedea?

Azterketaren xedea bidaiariaren osasun-egoera ebaluatzea da, eta gomendio dietetiko eta jarraibide higieniko egokienak ematea aintzat hartuta zer eremu geografiko bisitatuko duten. Gainera, zalantza guztiak argitzen dizkizugu, eta zure txertoen egoera egokitzen dugu.

Barne Medikuntza eta Bidaiariaren Unitatea

  • Barne Medikuntzako espezialistak eginiko balorazio fisikorako azterketa
  • Aholkularitza kontsultan, helmugako zona baloratuz
  • Helmugako herrialdearen arau dietetikoak
  • Gomendatutako ohitura higienikoak
  • Txertoen egutegiaren jarraipena (zure aurretiazko egoera immunologikoaren arabera)
Bueltan
  • Balorazio medikorako kontsulta

Nork koordinatzen du?

Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.

  • Aditu prestigiotsuekin
  • Laguntzailea edukiko duzu prozesu osoan zehar
  • Egunean bertan, azterketaren hasierako balorazioa, txosten medikoa eta balorazio pertsonalizatua lor ditzakezu.

Barne hartzen dituen proba medikoak

  • Odol, gernu eta eginkarietako parasitologiaren azterketa osoa
  • Elektrokardiograma eta bihotz-proba osagarriak (ergometria esaterako), bihotzari ahalegin bat eskatzen zaionean nola erantzuten duen aztertzeko, anginak edo arritmiak detektatzeko, bihotz-balbulen egoera eta haietatik odola nola igarotzen den baloratzeko, etab.
  • Biriketako funtzioa baloratzeko espirometria
  • Oftalmologiako kontsulta: glaukomaren adierazgarriak, kataratak…aztertzen ditu
  • Audiometria-azterketa: entzumen-ahalmena baloratzeko
  • Bihotzeko eta biriketako patologiak baloratzen dituen toraxaren erradiologia aurretik atzerakoa eta albokoa
  • Sabelaren- pelbisaren ekografia: organo ezberdinen egoera ezagutzea ahalbidetzen du: gibela, barea, giltzurrunak, pankreak, gernu-bideak, etab.
  • Eco Doppler TSA: arterien balorazio ez-erasokorra, burmuinera doan odol-isuria aztertzeko