Diagnostiko Goiztiarreko Digestio Programa
Prebentzioa, hobeto bizitzeko
Diagnostiko Goiztiarreko Digestio Programa aldez aurretiko jarrera genetikoarengatik, aurrekari familiarrengatik edo elikadura-ohiturengatik digestio-aparatuaren aldizkako kontrolak egin behar dituzten pertsonei zuzenduta dago.
Zein da azterketaren xedea?
Digestio Programaren xede nagusia digestio-aparatuaren funtzionamendua osorik baloratzea da, heste lodian egon daitezkeen arazo onkologikoak prebenitzeko, haiei aurrea hartzeko edo modu goiztiarrean tratatzeko.
Nork koordinatzen du?
Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.
- Aditu prestigiotsuekin
- Laguntzailea edukiko duzu prozesu osoan zehar
- Egunean bertan, azterketaren hasierako balorazioa, txosten medikoa eta balorazio pertsonalizatua lor ditzakezu.
Barne hartzen dituen proba medikoak
- Kontsulta digestio-aparatuaren espezialistarekin
- Anestesia-aurreko kontsulta
- Odol-azterketa eta Protombinaren denbora zehaztea
- Proba-egunaren aurretik prestatzea
- Ospitalizazioa sedaziorako eta kolonoskopia egiteko: ospitalizazioak ordu gutxi batzuk irauten ditu, eta gaixoa obserbazioan egoten da, anestesiatik bere onera bueltatzen den arte
- Azterketa anatomopatologikoa egitea (hiru lagin gehienez)