Diagnostiko Goiztiarreko Urologia Programa
Prebentzioa, hobeto bizitzeko
Diagnostiko Goiztiarreko Urologia Programa haien osasun-egoera ebaluatu eta sexuari, adinari, historia familiarrari eta klinikoari lotutako patologia onkologikoak edo baskularrak prebenitu nahi dituzten gizonezkoei zuzenduta dago.
Zein da azterketaren xedea?
Urologian espezialista den mediku batek zuzentzen du Urologia Programa, eta haren xedea azterketa osoa eta koordinatua egitea da, helburu bikoitzarekin: batetik, gizonezkoaren urologia-osasunean edozein asaldura aurreikus edo identifika dezaketen arrisku-faktoreak detektatzea, eta, bestetik, prostataren asaldurekin, herniekin edo diabetesaren, ateroesklerosiaren eta bestelakoen ondoriozko arazoekin zerikusia duten bigarren mailako konplikazioak saihestea.
Nork koordinatzen du?
Zuzendari medikoak espezialista guztien koordinazioa eta proba diagnostikoak ziurtatuko ditu, aditu bakoitzaren ikuspegitik balorazio espezifikoa lortu, eta, hala, diagnostiko integrala eta osatua emateko zuri.
- Aditu prestigiotsuekin
- Laguntzailea edukiko duzu prozesu osoan zehar
- Egunean bertan, azterketaren hasierako balorazioa, txosten medikoa eta balorazio pertsonalizatua lor ditzakezu.
Barne hartzen dituen proba medikoak
- Odol-azterketak: PSA barne
- Sabel-giltzurrun eta gernu-bideen ekografia
- Urologian espezialista den medikuarekin kontsulta eta azterketa
- Fluxumetria