Atzo arratsaldean ebakuntza arrakastatsua egin zioten Kauldi Odriozolari orkatilan
Asobal Ligako Irungo Bidasoa Kirol Klubaren hegaleko eskuina den Kauldi Odriozolari (Zumaia, 24 urte) Juan Zaldua traumatologoak ebakuntza egin zion atzo arratsaldean Policlínica Gipuzkoan, kirurgia artroskopikoaren bidez eta anestesia epidurala erabilita, zaintiratu batzuen ondorioz jokalariaren ezkerreko orkatilan sortu ziren kaltzifikazioak garbitzeko.
Ebakuntzak bi ordu iraun zuen eta arrakastatsua izan da. “Orkatila garbitu ahal izan dugu, arazorik gabe”, azaldu du Juan Zaldua traumatologoak ebakuntza bukatutakoan.
Ebakuntzan zehar, jokalariak Ricardo Jiménez Irungo Bidasoa Kirol Klubeko medikua lagun izan zuen ebakuntza-gelan. Kauldi Odriozolari gaur goizean eman diezaiokete alta, Juan Zaldua traumatologoak aurreratu duenez: “Dena ondo badoa, bihar oinez alde egingo du ospitaletik makuluekin, eta errehabilitazioa 7-10 egunetan has lezake.”