“Benetako edertasun naturala irudikatzen ez duten tratamendu estetikoetara ohitzen ari gara”

Euskadiko tratamendu mediko-estetikoen %35a kualifikaziorik gabeko pertsonek edo eskatutako titulazio espezifikorik ez dutenek egiten dituztela.

Aurpegiko Overfilled Sindromea gero eta ohikoagoa da medikuntza estetikoaren arloan. Termino honek aurpegiaren itxura gainkargatuari egiten dio erreferentzia, batez ere aurpegiko betegarriak (azido hialuronikoa, adibidez) gehiegi erabiltzearen ondorioz. Policlínica Gipuzkoako Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzailearen Zerbitzuko buru Óscar Orozcoren arabera, arazo honek Medikuntza Plastiko eta Estetikoko tratamenduetan ikuspegi arduratsuago eta espezializatuago baten beharra islatzen du.

Kirurgia Plastiko Konpontzaile eta Estetikoko Espainiako Elkartea (SECPRE) eta Estetika Medikuntzako Espainiako Elkartea (SEME) elkarteen datuen arabera, Euskadin egiten diren tratamendu mediko-estetikoen %35 kualifikaziorik gabeko pertsonek edo eskatzen den titulazio espezifikorik ez dutenek egiten dituztela kalkulatzen da, eta horrek konplikazioak izateko arriskua areagotzen du, aurpegia gehiegi betetzea barne.

“Funtsezkoa da betetze produktuen birxurgatze-denborak errespetatzea eta gehiegizko bolumena eragiten duten infiltrazio errepikakorrak saihestea”, azaltzen du espezialistak. Gaineratzen du pazienteek itxaropen errealistak izan behar dituztela emaitzei buruz, perfekzio estetiko ez-erreala bilatzeak tratamendu horiek neurriz kanpo erabiltzea ekar baitezake.

Sare sozialak eta edertasun-estandar berriak

Sare sozialek gaur egungo edertasun-estandarren eraketan duten papera ukaezina da. Orozcok adierazten duenez, influencer-en irudiek, aurpegi hanpatuekin, estetika ez-erreala normalizatu dute, eta paziente asko estetika hori errepikatzen saiatzen dira. “Benetako edertasun naturala irudikatzen ez duten gainkargatutako emaitzetara ohitzen ari gara”, ohartarazi du doktoreak.

Ohiko beste akatsetako bat da tratamendu kirurgikoak ordezkatzen saiatzea, aurpegiko lifting bat adibidez, azido hialuronikoz beteta. “Ikuspegi hori kaltegarria izaten da, egitura naturala aldatuz”, azaltzen du zirujau plastikoak. 

Zahartze osasungarrirako gakoak

Tratamendu estetikoez gain, espezialistak azpimarratzen du bizimodu osasungarria funtsezkoa dela aurpegiaren zahartze osasungarri batentzako. Adibidez:

  • Dieta orekatua eta antioxidatzaileetan aberatsa izatea.
  • Ariketa fisikoa erregularki egitea.
  • Larruazala eguzki-izpietatik babestea, eguzki-babesgarri on batekin.
  • Tabakoa sahiestea, larruazalaren zahartzea bizkortzen baitu.