“Bizimodu osasungarri batek bihotzekoen % 90 prebenitzen ditu”
“Prebentzio kardiobaskularra eta detekzio goiztiarraren garrantzia” izango da Poliklinika eta Kutxaren Osasun Ikasgela 2010 ekintzaren zazpi hitzaldietako lehenengoan landuko duten gaia. Hitzaldi hau, Poliklinika Gipuzkoako Kardiologia Integraleko zerbitzuburua den Eduardo Alegría kardiologoak emango du, martxoaren 11ean arratsaldeko 19.30tan, Andia kaleko Kutxa aretoan, Donostian
“Bihotzekoen herena, osasuntsutzat jotako pertsonek jasaten dituzte”, hori da Poliklinikako Kardiologia Integraleko zerbitzuburua den Eduardo Alegria kardiologoak ziurtatzen duena. Berak emango du Poliklinikaren eta Kutxaren Osasun Ikasgela 2010-erako programatutako zazpi hitzaldietako lehenengoa. “Prebentzio kardiobaskularra eta diagnostiko goiztiarra” izenburua du, eta datorren ostegunean, martxoak 11, 19.30etan, izango da, Donostiako Andia kaleko Kutxa aretoan.
Alegria doktoreak 30 urtetik gorako esperientzia du kardiologia klinikoan, Nafarroako Klinika Unibertsitarioan, eta irakasle gisa ere badu esperientzia. Ziurtatzen du, orain arte, kardiologiak bihotzeko gaixotasunak dituzten pertsonak artatu dituela, biztanleria orokorraren % 7. Bere iritziz, baina, “funtsezkoa da, halaber, askoz ere ugariagoa den beste talde bati arreta eskaintzea: osasuntsutzat jotzen direnen taldea, baina bizimodu osasuntsua ez daramatenak edo kontuan hartzen ez dituzten (jakinda ala jakin gabe) arrisku faktoreak dituztenak. Sinestezina dirudien arren, -gehitzen du Eduardo Alegriak-, bihotzekoen herena, biztanleriaren talde honek jasaten ditu. Hori dela eta, horren inguruan hausnartu beharko genuke”.
Poliklinika Gipuzkoak, duela urtebete, Kardiologia Integralaren Zerbitzua jarri zuen abian. Zerbitzu honek duen desberdintasuna, hain zuzen, pazientearen jarraipen programa bat da, bizimoduak behin betiko aldatzea lortzeko. Eta hori, Eduardo Alegría kardiologoaren ustez, “ezinbestekoa da paziente horiek behar bezala sendatzeko”.
Hitzaldia, datorren martxoak 14an ospatuko den Arrisku Kardiobaskularra Prebenitzeko Europako Eguna dela eta antolatu da. Poliklinika Gipuzkoak, egun hori, herritarrei arrisku kardiobaskularraren faktoreen berri emanez ospatuko du, ondoko izenburupean: “2010: 2000 kaloria eta 10000 pauso zure osasun kardiobaskularraren alde”. Datorren igandean izango da, 10.00etatik 14.00etara, La Perlaren parean kokatutako karpan.
Adituak behin eta berriz dio arrisku kardiobaskularraren faktore garrantzitsuenak jokabide-faktoreak direla, hau da, aldatu daitezkeen bizitza ohiturekin lotutakoak, elikadura, ariketa fisikoa edo tabakismoa, esaterako. “Horiek kontrolatuz, -jakinarazi du kardiologoak-, % 90 murriztu daitezke arazo kardiobaskular larriak jasateko aukerak”. “Hori bai, horretarako, funtsezkoa da pertsona bakoitzaren diagnostikoa ezagutzea eta jarraipen egokia egitea”.
OSASUN IKASGELA 2010 EKINTZAREN HURRENGO HITZALDIAK
Apirilak 15 – “Jaio aurreko diagnostikoaren inguruko aurrerapenak” Hizlariak: Maria Eugenia Querejeta eta Juan Cruz Trecet doktoreak, Genetika Zelularra eta Ginekologia
Maiatzak 6 – “Kolon minbiziaren prebentzioa”. Hizlaria: Juan Arenas doktorea, Aparatu Digestiboko Zerbitzua
Ekainak 10 – “Zure begiak begiztatu. Laser Excimer begietako kirurgia” Hizlaria: Enrique Aramendia doktorea, Laser Excimer Unitatea.
Iraila – “Erronka berriak gizentasunaren kirurgian” (data zehazteke) Hizlaria: Juan José Martínez doktorea, Kirurgia Orokorra
Urria – “Prostata minbiziarentzako Da Vinci kirurgia robotikoa” (data zehazteke) Hizlariak: Madina eta Azparren doktoreak, Urologia
Azaroa – “Osteoporosia eta menopausia” (data zehazteke) Hizlaria: Alfredo Otálora, Ginekologia