Dentsitometria DXA berria gehitu du Real Sociedadek jokalarien elikadura eta entrenamentuak zehazteko
Klubak Policlínica Gipuzkoarekin duen kolaborazio akordioa berritu du, emakumezko eta gizonezkoen lehen taldeko jokalariek DXA dentsitometria erabil dezaten lesioak ekiditeko
“Oso notizi ona da DXA bat edukitzea Policlínica Gipuzkoan, modu zehatzena bait da jokalari bakoitzaren gorputz konposizioa neurtzeko, entrenamentuak eta elikadura pertsonalagoa izateko eta bakoitzaren informazio gehiago edukitzeko” dio Virginia Santestebanek, Real Sociedadeko nutrizionistak.
Roberto Olabe, Real Sociedadeko kirol zuzendaria eta Virginia Santesteban, klubeko nutrizionista, egon dira Policlínica Gipuzkoan Densitometría DXA berria ikusten, Sonia Roussel, Quirónsalud Gipuzkoako mediku zuzendariarekin et Amaia Jimenez, Policlínica Gipuzkoako erizain zuzendariarekin batera. Bisita hau bi erakundeen akordio berriaren ondorio da, non Real Sociedadeko emakumeen eta gizonezkoen lehen taldeetako jokalariek azterketa hauetaz baliatuko dira, lesioak tratatu eta ekideteko.
Roberto Olabe, bere etorreratik 2018. Urtean, garrantzi handia eman dio espezialista eta lesioak tratatzeko zein ekiditeko aditu hoberenak edukitzeari, bere esker ona erakutsi du akordio honekin, bere hitzak: “herrialdeko bi instituzio garrantzitsuenen aliantza suposatzen du honek eta inbestigazioan, osasunean eta errendimentuan inbertitzeko aukera”. Real Sociedaden kasuan hau gehitzen du, “pauso bat ematea da gure helburuan: jokalari bakoitzaren tratamentuan sakontzea, guk ulertzen dugune, jokalari bakoitza proiektu bat da bere osotasunean”.
Virginia Santesteban, nutrizionista, Roberto Olabek egin zuen eranskinetakoo bat da dieta personal bat egiteko jokalari bakoitzaren eta lesioak txikiagotzeko helburuarekin. Santestebanen iritziz, “oso berri ona da DXA bat edukitzea Policlínica Gipuzkoan, modu zehatzen bai da gorputz konposaketa neurtzeko eta jokalari bakoitzaren elikadura eta entrenamentua gehiago indibidualizatzeko, gainera jokalariaren informazio gahiago edukitzea interesgarria da beti klubarentzat”. Gainera balioa eman dio lesioetarako eskeintzen duen informazioari eta batik bat emakumezkoen kasuan, “hormonei atxikitutako lesioak ekiditen lagundu dezake, gehiegizko entrenamentu eta/edo dieta on bat ez edukitzearen kasuan, hezur dentsitatearen mineralizazioan arazoak ekar ditzazke etorkizunera begira”.
Real Sociedadeko emakumezkoen lehen taldeko jokalariak aste honetan hasi dira Policlínica Gipuzkoara etortzen DXA dentsitometria berri honen ikerketa egitera. Sonia Roussel, Quirónsalud Gipuzkoako mediku zuzendariak azpimarratu du “DXA dentsitometria berri honek, gure pazienteen azterketak sakontzen lagunduko digu, gorputz konposaketa