“Emakumeek erditze segurua bilatzen dute, erditze pertsonalizatuko plan batekin, eta ospitaleratzean duten pribatutasuna eta erosotasuna baloratzen dute”
Juan Céspedes, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak adierazten duenez, “emakumeek gaur egun erditze-plan pertsonalizatua bilatzen dute, eta Policlínica Gipuzkoan segurtasuna, pribatutasuna eta erosotasuna estimatzen haurkitzen dute”.
“Erditzera datozen emakumeek erditze segurua eta pertsonalizatua bilatzen dute, beren neurrira egindako erditze-plan batekin, pribatutasun eta erosotasun guztiarekin” azaltzen du Juan Céspedesek, Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak. “Emakumeek ez dute minik gabeko erditze bat soilik bilatzen, duela hamarkada batzuk aldarrikapen nagusia zen anestesia epiduralarekin, baizik eta gaur egun haurdun dagoen emakumeak erditze-prozesu seguru bat bilatzen du, pertsonalizatua, une oro erabakitzen joateko aukera emango diona”, gehitu du Juan Céspedesek.
“Guk, lehenengo kontroletik erditzera arte, haurdun dagoen emakume bakoitzarentzako arreta integrala eskaintzen dugu -dio Juan Céspedesek-, eta horretarako, hilero kontsultak egiten ditugu haurdunaldian, hasi analitikak eta ekografiak eta proba genetikoak eginez, emaitzak xehetasunez azalduz”.
“Policlínica Gipuzkoakoan erditzea erabakitzen duten emakumeek gehien baloratzen dutena zer den galdetzen diegunean, erditze-plana segurua eta pertsonalizatua eta 24 orduko arreta medikoa nabarmentzen dute”, dio Céspedesek.
Test diagnostikoak haurdunaldian
Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuak pazienteen eskura jartzen ditu proba diagnostiko ugari, inbaditzaileak zein ez-inbaditzaileak, haurdunaldiaren kontrol egokia bermatzeko: “Ekografiak, amniozentesia, eta amaren odoleko DNA testa ditugu, beharrezkoa denean”.
Haurdunaldiaren amaieran zalantzak izanez gero, pazienteak 24 orduz joan daitezke larrialdi-zerbitzura: “Pazientea ez badago ziur erditze prozesua hasi den ala ez, larrialdietan ginekologo batek edo emagin batek baloratuko du. Erditzea hasi bada, gela indibidual batean ingresatuko dute, eta bertan prozesuaren bilakaera monitorizatuko da. Poltsa hautsiz gero, 12 eta 24 ordu bitartean ospitaleratuko da erditzeak aurrera egiten duen ikusteko, eta, hala ez bada, erditzea eragin beharra ebaluatuko da”.
Erditzea, kontrolpean dagoen prozesua
Dilatazio-prozesuan zehar, pazientea bere gela indibidualean egoten da, eta bertan lasaitasun, pribatutasun eta erosotasun-giroa izaten du. “Erditzeko behar diren dilatazio-zentimetroak lortu ondoren, erditze-gelara eramango dugu, zesareen ebakuntza-gelaren ondoan, behar izanez gero berehala esku hartzeko”, azaltzen du ginekologoak. Jaio ondoren, konplikaziorik ez badago, ama eta haurra logelara eramaten ditugu, puerperioaren lehen kontrolak egiteko.
Erditze-bideei dagokienez, Céspedesek honako hau argitzen du: “Bi aukera daude: baginako erditzea eta zesarea. Baginako erditzean, pazienteek erditze naturala edo epidurala izan dezakete, nahiago dutenaren arabera. Analgesia epidurala eskatzen den kasuetan, 24 orduz ditugu anestesistak”. Gainera, mediku-taldea prest dago erditze instrumentaletan laguntzeko edo, beharrezkoa denean, zesareak egiteko. Zesarea baterako indikazioak erditzearen aurretik edo erditzean ager daitezke.
“Baldintza batzuek, zesarea bat behar izatea eragin dezakete. Erditzean, beste egoera batzuk ere sor daitezke, hala nola mantendutako bradikardia fetala edo kordoi-prolapsoa, taldearen berehalako esku-hartzea eskatzen dutenak”, zehazten du espezialistak, eta nabarmendu du medikuak eguneko 24 orduak daudela prest edozein gertakariri erantzuteko.
Ospitalean emandako denbora, erditze motaren arabera aldatzen da. “Zesarerik gabeko erditze batean, amak 24 orduetatik 48 orduetara jaso dezake alta; zesarea baten kasuan, berriz, ospitaleratzea bi egunetik lau egunera luzatzen da”, ondorioztatu du Céspedesek.