“Gero eta paziente gehiago diagnostikatzen ditugu hesteetako inflamazio gaixotasunak, hala nola kolitis ultzeraduna edo Crohn gaixotasuna”
Juan Arenas doktorea, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko zerbitzuburua, baikor agertu da “hesteetako inflamazio gaixotasunetarako (kolitis ultzeraduna eta Crohn gaixotasuna) tratamendu farmakologikoetan aurrerapenengatik”.
“Hesteetako inflamazio gaixotasuna duten gero eta paziente gehiago diagnostikatzen dira”, ziurtatzen du Juan Arenasek, Policlínica Gipuzkoako Digestio Aparatuko zerbitzuburuak. Horixe izan zen joan den ostiralean Policlínica Gipuzkoan egindako Digestio Eztabaiden II. Jardunaldiaren ondorioetako bat, Policlínica Gipuzkoako Endoskopia eta Digestio Aparatuko Unitateko aditu taldearen ekimenez. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Digestio Aparatuko 60 mediku espezialista inguru izan ziren.
Urtero 10.000 hesteetako inflamazio gaixotasundun paziente berri diagnostikatzen dira Espainian, hau da, 16 paziente berri 100.000 biztanleko; 7,5 Crohn gaixotasunerako eta 8 ultzeradun kolitiserako.
Bi gaixotasun kroniko horiek gorputzak elikagaiak digeritzeko eta mantenugaiak xurgatzeko duen gaitasunari eragiten diote, eta horrek hainbat sintoma sor ditzake, hala nola odoljarioa, nekea, sabeleko mina, jateko gogoa galtzea, pisua galtzea eta sukarra.
Jatorri ezezaguna
Juan Arenasen hitzetan, “gaur egun oraindik ez dakigu zein den gaixotasun horien jatorria. Ez da ezer frogatu hesteetako inflamazio gaixotasunen garapenean eta bilakaeran eragin dezakeenari buruz, soilik -gaineratu du Arenas doktoreak- egiaztatu da tabakismoa dela Crohnen gaixotasuna garatzeko ezagutzen den arrisku-faktorerik handiena“, dio Juan Arenasek.
Policlínica Gipuzkoako digestio-aparatuko adituen iritziz, “hesteetako inflamazio gaixotasunak ez du generoaren arabera diskriminatzen, eta berdin eragiten die gizonei zein emakumeei. Hala ere, hesteetako inflamazio gaixotasunaren familia-aurrekari zuzenak dituzten pertsonek gaixotasuna garatzeko arrisku nabarmen handiagoa dutela dirudi. Arrisku hori biztanleria orokorrarena baino 4-20 aldiz handiagoa izan daiteke, eta arrisku absolutua ehuneko zazpiraino irits daiteke”.
Aurrerakuntza farmakologikoa
Oraingoz, hesteetako inflamazio gaixotasunak (kolitis ultzeraduna edo Crohn gaixotasuna) erabat sendatzeko tratamendurik ez badago ere, Policlínica Gipuzkoako digestio aparatu eta endoskopiako aditu Juan Arenas, baikor agertu da “bi gaixotasun horiek tratatzeko sendagaiei dagokienez azken urteotan izan den aurrerapen farmakologikoari” dagokionez.
Aurrera pauso handia ekoendoskopiarekin
Policlínica Gipuzkoako Endoskopia Unitatea duela gutxi inauguratu da, eta softwareko azken teknologia du, adimen artifizialez lagundua, patologia disgestiboa eta hesteetakoa diagnostikatzeko eta tratatzeko, gastroskopien nahiz kolonoskopien bidez. Unitateko aditu-taldeko liderren artean, Francisco Zozaya digestio-aparatuko mediku espezialista dago. Mediku horrek Digestio-patologiako Eztabaidei buruzko II. Jardunaldian nabarmendu zuenez, “teknika endoskopikoek balio handia dute digestio-gaixotasunak diagnostikatzeko, eta arreta berezia jarri dio ekoendoskopiari, kalitatean aurrera pauso kualitatiboa egin baitu gaixotasun pankreatikoak dituzten pazienteen jarraipen eta karakterizazio egokia egin ahal izateko”.
Era berean, Francisco Zozayak, digestio-teknika endoskopikoak egiten eskarmentu handia duenak, honako hau adierazten du: “gure esperientziatik abiatuta, adimen artifizialean oinarritutako softwareak aplikatuz lesio digestiboak teknika endoskopikoen bidez identifikatzeko, horiek aurrerapen handia dira, eta adimen artifiziala gaixotasun digestiboak diagnostikatzeko metodoen lagungarri gisa geratzeko etorri dela uste dut”.