Javier Sampedro kazetari eta ikertzaileak Darwini buruz eskainitako hitzaldiak harrera bikaina izan zuen
Poliklinika Gipuzkoako Carlos Elosegui Doktorea Fundazioak eta Donostiako Plan Estrategikoak 2009. urtean zehar ospatuko den ekintza-zikloa antolatu dute Darwinen jaiotzaren berreunurteurrenaren ospakizuna dela eta. Otsailaren 12an Charles Darwinen jaiotzaren berreunurteurrena ospatzen da. Hori dela eta, Poliklinika Gipuzkoako Carlos Elosegui Doktorea Fundazioak eta Donostiako Plan Estrategikoak 2009.urtean zehar ospatuko den ekintza-zikloa antolatu dute Darwinen inguruan. Lehenengo ekintza otsailaren 12an ospatu zen Donostiako Udaletxeko Udalbatza Aretoan. “Darwinen dilema” izenpean Javier Sampedro kazetari eta ikertzaile ospetsuak eskaini zuen hitzaldia, harrera bikainarekin. “Darwin Eraikitzen” liburuaren autorea da, besteak beste.