Kirurgia bariatrikoa ez da irtenbide magikoa, bizi-ohituren aldaketa batez lagundu behar da


“Pazienteak janariarekiko antsietatea izateari uzten dio eta modu osasungarrian elikatzen ikasi behar du, interbentzioa ariketa fisikoarekin osatuz emaitzak sendotzeko”, azaltzen José Luis Elósegui, Policlínica Gipuzkoako zirujau orokorrak.

Obesitatea mundu mailako osasun publikoaren kezka nagusietako bat da, azken urteotan bere prebalentziak gora egin baitu. Testuinguru honetan, Policlínica Gipuzkoak gaixotasun honen aurkako borrokarekin duen konpromisoa berresten du, diziplina anitzeko soluzio aurreratuak eskainiz.

Obesitatearen Kirurgiaren eta Gaixotasun Metabolikoen Espainiako Elkartearen (SECO)arabera, Espainiako herritarren % 25ek baino gehiagok obesitatea du, eta hori arrisku-faktore bat da zenbait patologia larrirentzat, hala nola 2 motako diabetesarentzat, hipertentsioarentzat edo gaixotasun kardiobaskularrentzat.

Kirurgia bariatrikoan egindako azken aurrerapenak eta horrek pazienteei ekar diezazkiekeen onurak ezagutarazteko, Policlínica Gipuzkoak “Un nuevo comienzo sin Obesidad” Osasun Ikasgela ospatuko du apirilaren 10ean, osteguna, 19:00etan, Reale Arenako Prentsa Aretoan (0 atea).

Ekitaldian parte hartuko dute Eider Sánchez Policlínica Gipuzkoako nutrizionistak, Alfredo Yoldi Policlínica Gipuzkoako endokrinologoak eta José Luis ElóseguiPoliclínica Gipuzkoako zirujau nagusiak.

Kirurgia bariatrikoa

Nutrizioak edo medikazioak bezalako tratamenduek emaitzarik eman ez dutenean, kirurgia bariatrikoa obesitatea tratatzeko aukera oso eraginkor gisa finkatu da. Ekitaldian, Jon Poncelaren testigantza aurkeztuko da, Policlínica Gipuzkoan kirurgia bariatrikoa egin ondoren bere bizitza eraldatzea lortu zuen pazientea.

“Duela zazpi hilabete ebakuntza egin nuen eta 40 kg inguru jaitsi ditut. Oso urte zailak igaro nituen, pisua irabazi nuen eta etxetik irteteari utzi nion. Amak Policlínica Gipuzkoara joatera animatu ninduen, eta kirurgiaren aukera baloratu ondoren, pausoa ematea erabaki nuen. Bete-betean asmatu dut, bizitzeko eta kirola egiteko gogoak berreskuratu ditut”, dio Jonek.

José Luis Elósegui Policlínica Gipuzkoako zirujau orokor eta kirurgia bariatrikoan espezialistak nabarmendu duenez, Jonek interbentzio horretara jotzen duten pazienteen profil tipikoa du. “Kirolari izandako paziente gaztea da, baina, jarduera fisikoa utzi ondoren, pisua hartzen hasi zen, kontrolik gabe. Denborarekin, bere baitan giltzapetu eta bizitza soziala galdu zuen. Kirurgia beste hasiera bat izan da berarentzat”, adierazten du espezialistak.

Ohiturak aldatzearen garrantzia

Elosegik azpimarratzen du kirurgia bariatrikoa ez dela irtenbide magikoa, bizi-ohiturak aldatzearekin batera etorri behar duela. Zentzu horretan, mahukako gastrektomia, Jonen kasuan erabili zen teknika, urdailaren tamaina murrizten duen interbentzioa da, elikagaien ingesta mugatuz eta grelinaren produkzioa, gosearen hormona, murriztuz. “Pazienteak janariarekiko antsietatea izateari uzten dio eta modu osasungarrian elikatzen ikasi behar du, interbentzioa ariketa fisikoarekin osatuz emaitzak sendotzek”, azaldu du zirujauak.

Ebakuntzaren ondoren, Jonek janariarekin zuen harreman berrira egokitu behar izan zuen. “Hasieran bitxia da, oso gutxi jaten eta edaten duzulako, baina denborarekin ohitu egiten zara eta egokitze-prozesu bat dela ulertzen duzu. Orain kirolaz gozatzen dut eta neure buruarekin hobeto sentitzen naiz”, kontatzen du.

Obesitatea nola gainditu jakiteko ezinbesteko hitzordua

Osasun Ikasgela hau aukera paregabea da adituen eskutik obesitateari aurre egiteko eskura dauden tratamenduak ezagutzeko, baita pazienteek horrelako interbentzio baten aurretik, bitartean eta ondoren dituzten erronkak ezagutzeko ere. Sarrera librea izango da lekua bete arte, eta zuzenean jarraitu ahal izango da Policlínica Gipuzkoako YouTube kanalaren bidez. Bertan, ikusleek galderak bidali ahal izango dizkiete adituei.

APIRILAK 10, OSTEGUNA

19:00etan

REALE ARENAko prentsa-aretoa (0 atea), Anoeta estadioa, Donostia

Sarrera librea lekua bete arte