Kirurgia-bloke berria barrutik ezagutu
Policlinica Gipuzkoa-k aurrerapauso nabarmena eman du. Bere instalazio nagusienak handitu eta berritu ditu gaur egungo medikuntzak eta etorkizunekoak sorteen dituzten erronkei erantzuteko.
Instalazio hauek urriaren 25ean inauguratu du Juan José Ibarretxe Lehendakariak eta euskal erakunde nagusienak batera.
Instalazio berrietan –Kirurgia-blokea deitu dugun horretan– inbertsio sendoa egin dugu, anbizio handikoa, etorkizuneko konpromisoei ere sendotasun horrekin berarekin aurre egiteko.
Euskal Herrian erreferentziazko osasun-zentro pribatua da gure klinika; kirurgia- eta osasun-zerbitzu aurreratuenak eskaintzen ditu, kalitate handikoak. Aitzindariak gara hainbat mediku-alorretan, eta profesional talde bikaina daukagu. Diagnosia egiteko eta tratatzeko aukera eta baliabiderik onenak eskaintzen ditu gure klinikak profesional horien eguneroko lanari esker.
Gaur egun 12.000 lagun ospitaleratzen eta artatzen ditugu urtean eta 10.000tik gora ebakuntza kirurgiko egiten ditugu. Gure jardueraren %85 kirurgia alorrekoa da, eta, jardun horretatik %45, kirurgia anbulatorioak osatzen du.
Aurre-aurrean egoteko lortutako posizioa mantentzeko eta asistentziarekiko eta gizartearekiko konpromisoak hobeki betetzeko, zutabe sendoak ditu Policlinica Gipuzkoak: baliabide material aurreratuenak dauzka, hobetzea bilatzen du etengabe,
kalitatea eskaintzen du asistentzian eta pertsonekiko tratuan eta I+D+I-ren alde egiten du apustu.
Zutabe horiek areago sendotu dira instalazio berriak martxan jartzearekin. Kirurgia-bloke berrian, alor honetan ezarritako azken berrikuntzak jarri dira; berrikuntza horiei esker gai izango gara etorkizuneko medikuntzak sortzen dituen erronkei aurre egiteko. Osasun-zentro pribatu honek kalitatea eskaintzen eta erreferentzia izaten jarraitu nahi baitu eta bide berriak urratu nahi baititu.