
“Egunean bertan etxera joan nintzen eta hiru hilabete baino gutxiagoan garraiolari lanari ekin nion berriro”
Biharko Osasun Gelan, Poliklinika Gipuzkoako Traumatologia Zerbitzuko hainbat espezialistek kirol-lesioen diagnostikoan eta tratamendu eta kirurgia ezberdinetan izandako azken berrikuntzak erakutsiko dituzte. Gainera, David González 46 urteko pazienteak aldakan ebakuntza egin osteko esperientzia partekatuko du Poliklinika Gipuzkoan.