Mercedes Zabaleta: “Eguzkitako betaurrekoak udan ez dira apaingarri hutsa”

Eskuoihala, hamaka, eguzkitako krema, eta… eguzkitako betaurrekoak; izan ere, osagarri hutsa bailitzan saltzen dira, baita modako osagarri moduan ere, baina ez gara ohartzen eguzkitako betaurrekoak oso garrantzitsuak direla gure begien osasunerako. Mercedes Zabaleta doktorea, Poliklinika Gipuzkoako oftalmologoa, oso zorrotza da gai horretan: “Eguzkitako betaurrekoak udan ez dira apaingarri hutsa”, eta eguzkiaren arriskuak azaltzen ditu:

“Gehiegizko esposizioa baldin badago, esaterako hondartzan babesik jabe jartzea itsasora edo hareara begira, keratokonjutivitis aktinikoa gerta daiteke; kornearen asaldura bat da, erradiazioa zona horretan geratzen delako, eta ordu gutxira min izugarria eragiten du”

Konjuntibitisa da udan gehien errepikatzen den patologia; larrialdietako kasuak % 50 igo dira.

Ezinbestekoa da babestea, eguzkiaren gehiegizko esposizioak patologia ugari eragin ditzakeelako begietan. Bizi-itxaropena handiagoa da, eta erradiazioaren espektroa ere areagotzen doa urteetan zehar, eta patologiak eragin ditzake, bai kristalinoan bai erretinan, endekapen makularra esaterako. Eta pterigion izeneko patologia bat ere badago, kornearantz hazten den begiaren azaleko ehundura. Patologiaren hasieran dauden gaixoei esaten diegu betaurrekoak maiz erabil ditzatela, gehiagora joan ez dadin” azaldu du Zabaleta doktoreak.

 

Betaurrekoak bi sorbatzeko arma bat dira homologatuta ez baldin badaude.

 Eguzkitako betaurrekoak ezinbestekoak dira udan, baina ondo aukeratu behar dira, haien betekizuna ez dadin arazo bihurtu. Optikoak adituak dira, eta bezeroari aholkuak ematen dizkiote beti, baina gaixoak beti ziurtatu behar du eguzkitako betaurrekoak Europako Ekonomiaren Erkidegoak homologatuta daudela, eta haren logotipoa daramatela” zehaztu du espezialistak. Gainera, kolore ezberdinetako betaurrekoak daude lortu nahi den babesaren arabera. Adibidez, laranja eta gorri kolorekoek kontrasteak areagotzen dituzte, eta, beraz, goi-mendirako edo ur-kiroletarako erabiltzen dira.

“Erradiazioa ez delako soilik sartzen dena, baita islatzen duena ere”

 

Eguzkitako betaurrekoak haurrengan

 Ez dira maiz ikusten adin txikikoak eguzkitako betaurrekoekin itsasertzean edo gurasoekin paseoan; eta aldatu beharrekoa da hori. “Eguzkitako betaurrekoak haurrengan ezinbestekoak dira, arrazoi hauengatik: fotofobia handiagoa daukate, erretina ez hain garatua eta askoz ere gardenagoa daukate, eta argi gehiago sartzen zaie begietan; horrenbestez, babesgabetasun handiagoa daukate. Gainera, betaurrekoekin askoz ere erosoago joaten dira, begiak behartu beharrik gabe”, amaitu du esanaz Zabaleta doktoreak.


La neurofisióloga de Policlínica Gipuzkoa, Ana Arena

Ana Arena: “Haurrek behar baino gutxiago lo egiten dute, eta haien garapen kognitiboari eragin diezaioke horrek”

Denbora gehiago jasan dezakegu jan eta edan gabe, lo egin gabe baino. Atseden hartzea ezinbestekoa da osasunerako; izan ere, egiaztatuta geratu da bizitza osoan zehar ohitura txarrak edo lo falta dituen pertsonaren ongizateari zuzenean eragiten diola, patologia ezberdinak eta bihotz-gaixotasunak jasateko arrisku handiagoa daukatelako. Horregatik, garrantzitsua da haurrek atsedenerako ohitura onak har ditzatela. “Haurrek gaur egun behar dutena baino gutxiago lo egiten dute, eta ez gara ohartzen haien garapen kognitiboari eragin diezaiokeela horrek” ziurtatu du Poliklinika Gipuzkoako Ana Arena neurofisiologoak.


El cirujano cardiovascular, Alberto Sáenz, y el cardiólogo, Eduardo Alegría en sus consultas de Policlínica Gipuzkoa

Kirurgia baskular seguruagoa eta eraginkorragoa

Gaixotasun kardiobaskularrak dira heriotzaren lehenengo kausa gure herrialdean. Eta hiru heriotzatik bat eragiten dute. Dena dela, hilkortasun-tasa txikiagoa daukan erkidegoetako bat da Euskadi. Espainiako Kardiologia Elkarteak gogoratu du gaixotasunen % 80 prebenitzea posible dela arrisku kardiobaskularraren faktoreak kontrolatzen badira. Kirurgia baskularreko teknika berriekin kardiopatiak dauzkaten gaixoen bizi-kalitatea eta -iraupena hobetzea lortu dute.


Equipo de urólogos de Policlínica Gipuzkoa

Urologiako zerbitzu oso bat eskeintzeko talde multidiziplinarra

Poliklinika Gipuzkoako Urologia Zerbitzuan bost urologo berri di­tugu, eta bitarteko diagnostiko eta terapeutiko modernoenekin horni­tutako urologia-zerbitzu integral baten azpiespezialitate ezberdinak osatzera datoz, diagnostiko goiztiarretik tek­nikarik abangoardistetaraino, gaixo­tasun hauek tratatzeko: zutitzearen disfuntzioa, gernu-ihesa gizonezkoe­tan eta emakumeetan, prostataren hi­perplasia onbera laser berdearekin edo prostata-minbizia Da Vinci kirurgia ro­botikoarekin.


Los urólogos Josean Rodríguez y Gregorio Garmendia, junto al Robot Quirúrgico Da Vinci en Policlínica Gipuzkoa

Ohiko kirurgiatik Da Vinci robotikara

Bihar, martxoak 26 osteguna, Gregorio Garmendia eta Josean Rodríguez urologoek hitzaldia emango dute, Andia kaleko Kutxa Aretoan, 19:00etan, prostata minbizia tratatzeko egin diren aurrerapenei buruz, eta patologia hori Da Vinci kirurgia robotikoarekin  tratatzeko azken aurrerabideei buruz hitz egingo dute, kirurgia robotikoarekin daukaten esperientzia zabala oinarri hartuta.


De izquierda a derecha los Dres. José Luis Elósegui y Javier Murgoitio, Dr. Juan Ignacio Arenas, especialista en aparato digestivo

Koloneko minbizien % 90 sendagarriak dira goiz diagnostikatzen badira

Poliklinika Gipuzkoak Osasun Ikasgelen edizio berria inauguratuko du koloneko minbiziari buruzko hitzaldi batekin Donostian

Poliklinika Gipuzkoak Osasun Ikasgelen ziklo berria inauguratuko du, eta 11 hitzaldi jasoko ditu, 7 Donostian eta 4 Eibarren. Edizio berri honen helburua da osasunaren arloko pil-pileko gaien bitartez informazio eguneratua eskaintzea eta bertaratuekin mahai-inguru txikiak sortzea, zalantzak argi ditzaten.

Edizio berri honi hasiera emateko, hitzaldi bat emango dute Donostian, ostegun honetan (otsailak 19), Andia Kaleko Kutxa Aretoan. Bertan, koloneko minbiziari buruz hitz egingo dute José Luis Elósegui eta Javier Murgoitio kirurgialari orokorrek eta digestio-aparatuan espezialista den Juan Ignacio Arenas doktoreak.

Koloneko minbiziak ia trafiko-istripuek bezainbeste hildako eragiten ditu egunero. kolona da digestio-hodiko organo bakarra prebentzioa egin dakiokeena prozedura erraz baten bidez: kolonoskopia.

 Koloneko minbizia gehienak polipo onbera batetik eratzen dira, eta posible da sintomatologiarik ez izatea, baina urteek aurrera egin ahala minbizia eragin dezakete. Juan Arenas doktoreak honela azaldu du: “Koloneko minbizien % 90 sendagarriak dira goiz diagnostikatzen badira, eta screaning bat egiteko eginkarietan ezkutatutako odolaren test bat egitea komeni da, positibo ematen duten kasuetan kolonoskopia bat egiteko. Proba horrekin, etorkizunean koloneko minbizia eragin dezaketen lesioak edo polipoak detektatzen eta tratatzen ditugu. Gainera, fase goiztiarreko tumoreak aurkitzen dira, eta, horrenbestez, horiek sendatzeko aukera handia dago”.

Gainera, Juan Arenas digestio-aparatuaren espezialistak ziurtatzen du “alarma-seinale bat odola izan daitekeela, eta inork eginkarietan odola ikusten badu, heste-ohituran aldaketak baditu (idorreria, diarrea edo erritmo aldakorra) edo sabeleko edo pelbiseko mina badu, espezialistarekin kontsultatu behar duela”.

Biztanleriari orokorrean —hau da, koloneko minbiziaren aurrekariak ez dituztenei— gomendatzen diegu 50 urtez geroztik screening proba egin dezatela eginkarietan ezkutatutako odolarekin 2 urtean behin, eta, positiboa ateratzen bada, kolonoskopia; edo kolonoskopia bat zuzenean egin dezatela 10 urtean behin, bai gizonek bai emakumeek. “Arriskuan” dauden biztanleekin egoera aldatu egiten da. Polipoen aurrekari pertsonalak dituzten gaixoak dira, edo polipoekin edo koloneko minbiziarekin familiartekoren bat daukatenak. Kasu horietan, kolonoskopiaren bidez prebentzio-kontrolak egiten hasi behar dira 40 urtetik aurrera, eta 5 urteko aldizkakotasunarekin egin behar dituzte, hau da, lehenago hasi behar dute, eta maiztasun handiagoarekin egin.

 

Tratamendua

 Hitzaldian, José Luis Elósegui eta Javier Murgoitio kirurgialari orokorrek ia erasokorra ez den kirurgiarekin egindako azkeneko tratamenduak azalduko dituzte behin koloneko minbizia diagnostikatu den kasuetarako.

“Heste lodia zein mehea segurtasunez eta eraginkortasunez opera daitezke teknika laparoskopikoen bidez, eta koloneko minbiziaren kirurgiari dagokionez egiaztatuta geratu da sendatzeko aukera handiagoa dagoela eta ohiko kirurgia irekia bezain erasokorra ez dela” azaldu dute Elósegui eta Murgoitio kirurgialariek.

Teknika hori tumorea ezarrita dagoen kolonaren zati bat erauztean datza, eta lesioaren alde banatan ehundura normalaren puska bat ere erauzten da, dagozkion ganglio linfatikoekin. Gero, kolonaren muturrak batzen dira digestio-hodiaren jarraipena lehengoratzeko eta haren funtzioa mantentzeko.

Doktoreen ustez, ia erasokorra ez den digestio-kirurgiaren abantailak are handiagoak dira, gaixoak ebakuntza osteko erosoagoa eta efektu estetiko hobea izango dituela aparte utzita. “Epe luzean, halaber, agerian utzi da beste abantaila batzuk dituela, heste-buxadura gutxiago eragiten direla esaterako, atxikidura gutxiago daudelako eta barneko orbainak txikiagoak direlako. Halaber, hernia-arazo eta sabelaldeko paretan akats gutxiago eragiten dituzte” gehitu dute.