Policlinica Gipuzkoa, Más Salud argitalpean
Joan den larunbatean argitaratu zen
El Diario Vasco osasunari buruzko argitalpea argitaratu du eta gure medikuek parte hartu dute 20 orrialdetan zehar.
Joan den larunbatean argitaratu zen
El Diario Vasco osasunari buruzko argitalpea argitaratu du eta gure medikuek parte hartu dute 20 orrialdetan zehar.
Bihotzeko kirurgiaren aurretiko eta osteko egoera
Gipuzkoako Poliklinikako Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuko Burua den Ignacio Gallok eta Bihotzeko Errehabilitazio Zerbitzuko Burua den Eduardo Alegriak, osasun ikasgeletan parte hartu zuten atzo.
Konferentzian gai hauek jorratu zituzten: bihotzeko kirurgian azken urteetan izan diren lorpenak; bihotzeko patologiak herritarren artean duen eragina eta bere bilakaera; eta gaixotasun koronario bat izan duten gaixoen kasuan prebentzioak eta bihotz-hodietako errehabilitazioak duen garrantzia.
Egun, Euskadin bihotz-hodietako gaixotasunen ondorioz gertatzen dira heriotza gehien. Bihotzeko kirurgiaren ostean ahalik eta bizi-kalitate onenarekin normaltasunera itzultzea eta berriro gaixotzeko arriskua murriztea dira helburu nagusiak.
Pertsona batzuk probintziako beste herri batzuetatik datoz Donostiako ibilaldietan parte hartzeko eta ekimenagatik zorionak ematen dituzte
Ekainaren 27an hasi ziren Poliklinika Gipuzkoaren Ibilaldi Bihotz Osasungarriak. Eta egin zen lehen ibilbidea Kontxa pasealekua zeharkatuz Haizearen Orrazira iristen dena izan zen. “Arrakasta handia izan zuen, 40 pertsona inguru hurbildu ziren” dio Idoia San Emeteriok, asteazkenero jarduera zuzentzen duen Poliklinikako fisioterapeutak.
Orduz geroztik berrehun ibiltari baino gehiagok parte hartu dute asteazkenero goizeko 09:00etan Donostiako Sorospen Etxetik ateratzen den ekimen horretan. Aurretik, nahi dutenek tentsioa neur dezakete zentroan, edota fisioterapeutari sortu zaien edozein zalantza galdetu.
Idoia San Emeterioren ustetan “ibiltariek erritmo desberdinak daramatzate eta elkar errespetatzen dute. Oso pozik daude, eta asteazkenero 20 eta 30 pertsona bitartean biltzen gara gutxienez”.
Eduardo Alegría Poliklinika Gipuzkoako kardiologoaren hitzen arabera “egokiena da ariketa egunero egitea, baina ezinezkoa den kasuetan, astean hiru edo lau aldiz ariketa egitea gomendatzen dugu. Aire zabalean egiten bada, askoz hobeto”. Eduardo Alegríak ariketa egiteko gomendioa egiten die ”adineko pertsona guztiei, bihotz-arazoren bat izan badute edo ez.
Halakorik jasan dutenei hobera egiten eta etorkizuneko arazoak prebenitzen lagunduko die, eta gainerakoentzat ere gomendagarria da, ariketa egitea bihotz-konplikazioak prebenitzeko mekanismorik ahaltsuenetako bat baita”.
Ariketa egiteko mugak Ariketa mota eta -denborari dagokienez, Alegría doktoreak honakoa dio: “biztanleria osoarentzat gomendatzen dena da gutxienez 45 edo 50 minutuz ariketa egitea, baina hori bakoitzaren egoera pertsonalaren arabera alda daiteke. Ez dugu gauza bera gomendatzen jende osasuntsuarentzat edo interbentzioren bat izan duen jendearentzat. Abiadura desberdina eraman behar da adinaren, gaitasun funtzionalaren edo aldez aurreko entrenamenduaren arabera. Pertsona bat abiadura egokian doanean, eroso sentitu beharko litzateke, ahalegina egin behar badu ere, eta hizketan ari denean (nahiz eta guk ez dugun inola ere gomendatzen), hitz egitea pixka bat kostatu beharko litzaioke”.
Matia Fundazioa, Gipuzkoako Poliklinika, Ikusi, Euskaltel, Tecnalia eta Ibermatica dira aipatu sei enpresak.
Sektoreko teknologiko, zientifiko eta soziosanitarioan aritzen diren sein enpresa pribatuk bat egin zuten atzo elkarren artean adineko pertsonei bideratutako zerbitzu aurreratuen ezarpenean irtenbide berriak bilatzeko xedez.
Enpresa bakoitza bere sektorean enpresa eragilea da, hala sein enpresa horiek, Matia Fundazioa, Gipuzkoako Poliklinika, Ikusi, Euskaltel, Tecnalia eta Ibermaticak bat egin dute Zahartze arloko Berrikuntzarako Poloaren Fundazioa eratuz.
Ekitaldia atzo izan zen Donostian eta sei entitatetako ordezkariek dokumentua sinatu zuten ugazaba modura: Matia Fundaziotik Gerardo Amunarriz, Gipuzkoako Poliklinikatik Ignacio Gallo, Ikusi enpresatik Joseba Jayo, Euskalteletik Manuel Salaverria, Tecnaliatik Iñaki San Sebastian eta Miren Loyola Zuloaga Ibermaticako ordezkari gisa. Horrez gain, Jose Antonio Aguirre Francok ere dokumentua sinatu zuen, Polo berriaren presidente modura.
Fundatzaile horien hitzetan “Zahartze arloko Berrikuntzarako Poloaren asmoa prebentzio, asistentzia eta osasun arloko eredu berriak zehazten kolaboratzea eta zahartzearekin lotutako aldaketetan akonpainamendua gauzatzea da, azken xedea hortik eratortzen diren enpresa-proiektuak gauzatu eta garatzea izanik, zahartzearen arloari balio eta kalitatea emanez eta negozio-ildo berriak sortuz enpresa horietako bakoitzaren ezagutzatik abiatuz”.
Ildo horretatik, fundatzaileen asmoa da proiektuan interesa duten eta hari balioa emateko gai diren eragileengana urreratzea, ikerketa arloan, zerbitzuen ezarpenarekin lotuta edo zahartze eta osasunaren espazio horretan eragina duten enpresa-ekimenetan txertatuta. Horretarako bi aukera daude. Alde batetik, Poloko eragile gisa barnera daitezke eta, beste alde batetik, proiektuarekin lotutako akordio edo itunak hitzar daitezke, Poloan txertatu beharrik gabe.
Laparoskopia bidez egiten den obesitatearen kirurgia arrakastatsua da %90 baino gehiagoan
Jose Maria Enriquez-Navascues, Javier Murgoitio eta Jose Luis Elosegi doktoreek (Gipuzkoako Poliklinikako Obesitatearen Diziplina Anitzeko Unitatearen taldeko kideak) ia inbaditzailea ez den kirurgian izandako azken aurrerapenez hitz egingo duten ostegun honetan Osasun Gelan. Adituek azaltzen dutenez, “obesitateaz mintzatzean hainbat kontzeptu bereizi behar dira; ez da gauza bera, gehiegizko pisua, obesitatea eta obesitate morbidoa”. Gipuzkoan herritarren %40k gehiegizko pisua, %15,7k obesitate arina, %1,5ak larria eta %0,5ak morbidoa duela kalkulatzen da. Horrek zera esanahi du, obesitate larri eta morbidoa duten 18 eta 64 urte bitarteko 4.000. gipuzkoar baino gehiagok kirurgia beharko luketela”. Kirurgia bariatrikoa egiteko teknika laparoskopikoak erabiltzea urrats erabakigarria izan da kirurgia horren alde. Horrela, askoz bezero gehiago artatu ahal dira eta morbilitatea murriztu egin daiteke; izan ere, oso orbain gutxi uzten duen kirurgia da eta ospitaleratzea ere murriztu egiten da (bezeroa gutxi gorabehera lau egunetan etxera doa). Ebakuntza arrakastatsua da %90 baino gehiagoan eta bezeroak %30-50 bitartean jaisten du bere pisua. “Esate baterako, 120 kg-ko pisua duen bezero batek 36-48 kg bitartean galtzea arrakastatsutzat jotzen da”, doktoreek diotenez. Azken urteetan, era berean, urratsak eman dira kirurgia bariatrikoan erabiltzeko irtenbideetan. Ezagunena “by-pass” gastriko deritzona da, emaitzak bikainak eman dituena. Azken hilabeteetan “Sleeve gastrikoak” indarra hartu du. Azken hori urdail-kurbadura aski erauztean datza. Diziplina anitzeko taldea Kirurgia oso garrantzitsua den moduan, oso garrantzitsua da diziplina anitzeko profesionalez osatutako taldea izatea, bai ebakuntza aurreko fasean eta baita ostekoan ere. Gipuzkoako Poliklinikan Enriquez-Navascues, Murgoitio eta Elosegui doktoreak dira kirurgia bariatrikoko taldeko buruak. Gainera, taldean psikologo bat eta dietista ere badira. “Ezinbestekoa da endokrinoak edo nutrizionistak ebakuntza baino lehen bezeroarekin lanketa bat egitea, hark zenbait kilo gal ditzan. Halaber, psikologoaren laguntza erabakigarria da bezeroa prestatu eta sendotzeko, prozesu osoa arrakastaz gaindi dezan”, adierazten dute. Enriquez-Navascues doktoreak adierazten duenez, “ez da bide erraza, baina kirurgiak egun oso emaitza onak ematen ditu bestelako tratamendu batzuekin porrot egin duten bezeroentzat. Lehen urtean pisuaren %50 gal daiteke eta, dietista eta psikologoaren laguntzarekin, hobekuntza nabaria da. Hori bai, -dio- ebakuntza egin ostean ezinbestekoa da heziketa dietetikoa eta baita bizi-ohitura berrietan heztea ere. Dena den, emaitzak ikusirik, merezi duela uste dugu”.//
• “Zeure burua zaindu behar duzula konturatzen bazara, lagundu egingo dizugu”. Kanpaina honen bidez, mezu nagusi hori igorriko zaie biztanleei. 3 Michelin izar dituen Pedro Subijana sukaldaria izango da kanpainako irudia.
Ekainaren 20an, asteazkena, Policlínica Gipuzkoako ateneoan elkartu dira gure erkidegoko bihotz-aditu onenak. Bertan, hain zuzen ere, Espainiako Bihotz Fundazioko presidenteak, Leandro Plaza kardiologo jaunak, prentsaurrekoan parte hartu du, “Bihotz Osasungarrirako Ohitura Egokien Dekalogoa” azaldu du eta kanpainako publizitate osoan izango du oihartzuna.
Berarekin batera, 3 Michelin izar dituen Pedro Subijana sukaldari ospetsua ere agertu zen. Kanpaina honetako irudia izango da, eta, horren bidez, ezustekorik ez edukitzeko prebenitu egin beharra dagoela eta aldian-aldian bihotz-hodietako azterketak egin behar direla azalduko die herritarrei.
Kanpaina honen bitartez, aldi berean era guztietako jarduketak jarriko dira abian, zenbait arlo eta taldetan. Horretarako, honako leku hauetan garatuko da lana: osasun-taldeak, gaixoen elkarteak, Donostiako Udala eta udaleko kultur etxeak. Hain zuzen ere, Eibarko kultur etxean eman da lehenengo hitzaldia.
Hiru jarduketa-ardatz
Kanpainan bertan, hiru jarduketa-ardatz garatuko dira. Publizitatean oinarritutako informazio-kanpainan, urteko azterketa egin behar dela eta Espainiako Bihotz Fundazioaren “Bihotz Osasungarrirako Dekalogoa” kontuan hartu behar dela adierazten da. Horrela, bada, bizi-ohitura egokiak ezarri ahal izango dira. Kanpaina honetako irudia Pedro Subijana da, eta, gainera, bihotz osasungarrirako menua ere erantsiko du bere karta ospetsuan. Kanpainaren zabalkundea handia izango da, tokian-tokian, nazio-mailan eta Europan egingo dela publizitatea.
Bigarrenik, Bihotz Osasungarrirako Osteratxoen Plana ere diseinatu da, biztanleen eta, batez ere, helduen sedentarismoari aurka egiteko. Osteratxoak asteazkenetan egingo dira 9:30ean, eta Donostiako Sorospen Etxetik irtengo dira. Fisioterapeutarekin batera joango dira, eta behar besteko jarraibideak emango dizkie parte-hartzaileei.
Hala ere, Sorospen Etxea 8:00etatik egongo da zabalik, parte-hartzaileek tentsioa hartzeko aukera izan dezaten eta aldian-aldian leku berean kontrolatu dezaten. 4 ibilbide lau erakargarri diseinatu dira, eta hiri osoa zeharkatuko dute. Beti-beti, Sorospen etxea izango da ibilbide guztietako helmuga.
Azkenik, Policlínica Gipuzkoak gaixoentzako urruneko jarraipen-kanpaina jarriko du abian, bihotz-kirurgiako ebakuntzaren ostean. Horretarako, informazio-programa berritzailea garatu da, ospitaleko altaren ondoren gaixoen urruneko jarraipena egin ahal izateko.
Inolako zalantzarik gabe, ardatz estrategikoenetakoa da, garapen-gaitasun handia duelako eta medikuntzako beste espezialitate batzuetan ere ezarri ahal izango delako. Programa berez egikaritzen den pen-drivean dago, eta, bertan agertzen den aplikazioaren bidez, gaixoak eskatutako datuen berri eman ahal izango du egunero. Aldi berean, unean bertan aztertuko dira Policlínicako Bihotz-hodietako Kirurgia Zerbitzuan. Programa hori probapean dago oraindik, eta oso irtenbide ona izan daiteke, ebakuntza osteko lehenengo egunetan gaixo horien bizi-kalitatea hobetzeko. Era berean, erreferentziako medikuek oso informazio ona izango dute, gaixoen tratamenduak eta jarraipenak hobetzeko egin beharreko azterketei eta ekintzei begira.
Hiru hitzaldi eskainiko dira eta Eibarko Portalea Udal Kultur Etxean egingo dira 19.30ean
Policlínica Gipuzkoak osasuna eta osasun-arloko informazioa jarri nahi ditu herritarren esku. Hori dela eta, Eibarko Udalarekin hitzartutakoaren arabera, Osasun Gelen zikloa emango du. Urteko ekimena da, eta, 2012. urte honetan, hiru hitzaldi eskainiko dira. Hitzaldi guztiak doakoak izango dira eserleku guztiak bete arte, eta Eibarko Portalea Udal Kultur Etxean egingo dira 19:30ean.
Lehenengoa ekainaren 11n egin zen, eta Ignacio Gallo bihotz-hodietako zirujauak eta Eduardo Alegría kardiologoak bihotz-hodietako prebentzioari buruz hitz egin zuten bertan.
Hurrengoa, ordea, urriaren 9an izango da, eta Ion Madina zein Javier Azparren urologoek urologiako aurrerakuntzak izango dituzte hizpide. Azkena, ostera, azaroaren 13an egingo da, eta Javier Murgoitio, José Luis Elósegui nahiz José María Enríquez-Navascués zirujau orokorrek oso inbasiboa ez den loditasun-kirurgiari buruz hitz egingo dute.
. Irekiera-ekitaldi ofizialeko burua, Miguel de los Toyos hiriko alkatea izango da, eta ekainaren 8an, ostirala, egingo da 12:30tan.
Ekipamendu berri hau Eibarko erdialdean egongo da kokatuta (Ibarkurutze 2), eta era guztietako zerbitzuak eskainiko ditu: espezialitateak, proba diagnostikoak, analisi klinikoak eta kontsultak. Instalazio berrien azalera erabilgarria 383 m2-koa izango da, eta lokala bera kaleko solairuan egongo da kokatuta.
Honelaxe egongo da banatuta: 9 kontsulta, sendaketen gela, Erradiologia, mamografiak, ekografia ginekologikoak eta bularraldeko ekografiak. Guztira, hamaika espezialitate eskainiko dira bertan. Zerbitzu horiek guztiak Policlínica Gipuzkoarekin lan egin ohi duten aseguru-konpainia eta mutua nagusiekin egongo dira itunduta
Irekiera-ekitaldi ofizialeko burua Eibarko Miguel de los Toyos alkatea izango da, eta ekainaren 8an egingo da
Policlínica Gipuzkoak Eibarren irekiko duen kontsulta-zentro berria bete-betean hasiko da lanean ostiral honetan, ekainak 1. Irekiera-ekitaldi ofizialeko burua, Miguel de los Toyos hiriko alkatea izango da, eta ekainaren 8an, ostirala, egingo da 12:30tan. Ekipamendu berri hau Eibarko erdialdean egongo da kokatuta (Ibarkurutze 2), eta era guztietako zerbitzuak eskainiko ditu: espezialitateak, proba diagnostikoak, analisi klinikoak eta kontsultak. Instalazio berrien azalera erabilgarria 383 m2-koa izango da, eta lokala bera kaleko solairuan egongo da kokatuta. Honelaxe egongo da banatuta: 9 kontsulta, sendaketen gela, Erradiologia, mamografiak, ekografia ginekologikoak eta bularraldeko ekografiak. Guztira, hamaika espezialitate eskainiko dira bertan. Zerbitzu horiek guztiak Policlínica Gipuzkoarekin lan egin ohi duten aseguru-konpainia eta mutua nagusiekin egongo dira itunduta.
Jarduera uda ondoren jarraituko da
“Artikulazio tenporomandibularraren nahasmenduak eta loaren apnea” jardunaldia arrakasta handia lortu zuen herritarren artean, Osasun Ikasgelak Policlínica Gipuzkoa zikloaren barruan. Jarduera uda ondoren jarraituko du, beste hitzaldi interresgarriekin batera.