5. Ikastaro teoriko-praktikoa: Enukleazio Prostatikoa Holmium Laserrarekin


Datorren azaroaren 13an, Poliklinika Gipuzkoak Laser Holmium (HoLEP) bidezko Enukleazio Prostatikoko 5. Ikastaro Teoriko-praktikoa antolatuko du, Alejandro González Policlínica Gipuzkoako urologoak gidatuta. Ikastaroa teknika hau praktikatzen hasten diren urologoentzat da, eta prestakuntza integrala eskaintzen du, teoriatik hasi eta kasu errealetako esperientziaraino.


“Korrikalari orok oinatzen azterketa biomekanikoa egin beharko luke lesioak prebenitzeko”

Javier Alfarok, Policlínica Gipuzkoako Oinaren Unitateko buruak, azaldu duenez, running-ean, non kirol keinua etengabe errepikatzen den, “oinazpian aldaketa txiki bat gertatuz gero, oinei ez ezik, belaunei, aldakei eta zutabeari ere eragiten dieten lesioak sor daitezke. Oinkadaren biomekanikak gorputz-egitura osoan eragiten duelako gertatzen da hori “.


“CO2 laserrrak nabarmen hobetzen ditu menopausiaren sindrome genitourinarioaren sintomak, lubrifikazioa eta baginako fluxua lehengoratuz”

“Sintoma ohikoenak hauek dira: txiza egitean deserotasuna, erratz-sentsazioa, sexu-harremanetako eragozpenak, atrofia, baginako lehortasuna, lubrifikaziorik eza eta fluxu-aldaketak”, azaldu du Juan Céspedes Policlínica Gipuzkoako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko buruak.


“Kirurgia robotikoak emaitza bikainak eskaintzen ditu prostatako, giltzurruneko, maskuriko eta zoru pelbikoko minbiziaren kirurgiarako”

“Gaur egun, prostatako minbizi kasu gehienak kirurgia robotikoarekin tratatzen dira. Sendatzea ez ezik, pazientearen bizi-kalitatean zuzenean eragiten duten funtzio garrantzitsuak zaintzea ere bilatzen dugulako da hori”, azaldu du Gregorio Garmendia Policlínica Gipuzkoako urologoak.