Policlinica Gipuzkoak, Errealaren zentro medikoak, eskerrak eman nahi dizkie gaur Errege Kopa Gipuzkoako osasun arloko profesionalei eskaintzeagatik
Gaur goizean, lehen orduan egindako ekitaldi hunkigarri batean, Errealeko zenbait jokalarik, Jokin Aperribay presidentea, Mikel Oyarzabal taldeko kapitaina eta Imanol Alguacil entrenatzailearekin batera, apirilaren 3an Sevillan irabazitako futboleko Errege Kopa eskaini diete Gipuzkoako osasun arloko profesionalei.
Óscar Paúl Quirónsalud erakundeko Gipuzkoako Zuzendari Gerentearen hitzetan, “Quirónsaluden, Gipuzkoan Errealaren osasun erreferente gisa, oso eskertuta gaude jokalariek osasungintzako langileekin izan duten keinu handi honengatik, bizi dugun une latz honetan”.
Jokin Aperribay Errealeko presidenteak adierazi duenez, keinu honekin “gipuzkoarrei laguntzearren sufritzen ari zaretenagatik gure babesa erakutsi nahi dugu”. Sonia Roussel Gipuzkoako Quirónsaludeko Zuzendari Medikoak ere eskerrak eman nahi izan die, “urte bortitz, gogor eta luze baten ondoren, pozez, ilusioz eta itxaropenez bete gaitu Errealak”. Amaitzeko, mezu hau bidali zien: “Eskerrik asko osasun arloan ere talde bat bezala jokatzeagatik”.
Errealeko entrenatzailea, Imanol Alguacil oriotarra, adierazkorrenetariko bat izan da: “Urte hau gogorra izan da guztiontzat, baina, bereziki, osasun zerbitzuentzat, meritu handia zuena da, hau ez baita gelditu, egoera latza da eta meritu handia duzue”. Eta, amaitzeko, hurrengoa gehitu zuen: “Espero dut hau baliagarria izatea guztiok kontzientzia hartzeko eta horrela zuei laguntzeko”.
Yolanda Tubilla Donostiako Quirónsalud Eguneko Ospitaleko Erizaintzako Zuzendariak honela adierazi zuen bere esker ona keinu honengatik: “Horrelako esker ona harro egoteko modukoa da”. Amaia Azkue Policlínica Gipuzkoako Erizaintzako Zuzendariak gaineratu zuenez, “keinu ederra da erizain eta osasun-langile guztientzat, ez baikenuen espero. Badakigu Erreala oso sentibera dela bizi ari garen arazoarekiko, eta gaur omenaldi honekin ileak harrotu zaizkigu. Erizainak oso garrantzitsuak garelako une honetan, eta oso nekatuta gauden arren, bihotzez eskertzen dugu keinu hori”.