
Policlínica Gipuzkoak agur esaten dio Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako ikasleen lehen promozioari bere praktikaldiaren ondoren
Policlínica Gipuzkoak etorkizuneko medikuen prestakuntzarekin duen konpromisoa indartzen du Deustuko Unibertsitatearekiko lankidetza honen bitartez.
Policlínica Gipuzkoak atzo, asteazkena, ospatu zuen ospitalean praktikak egin dituzten Deustuko Unibertsitateko Medikuntzako ikasleen lehen promozioari agur esateko ekitaldia.
Ekitaldia Policlínica Gipuzkoako Areto Nagusian izan zen, eta bertan, zentroan prestakuntza praktikoa osatu duten Medikuntzako 5. mailako 19 ikasle Bildu ziren. Ekitaldian, Sonia Roussel, Quirónsalud Gipuzkoako Zuzendari Asistentziala, eta Irantzu Susperregui, Policlínica Gipuzkoako ZIUko burua eta Pazientearen Segurtasunaren arduraduna, hitz batzuk esan zizkieten ikasleei, ospitalean egon ziren bitartean izandako inplikazioa eta dedikazioa eskertzeko.
Policlínica Gipuzkoan izandako esperientziak partekatzeaz gain, etorkizuneko medikuek opari txiki bat jaso zuten Sonia Rousselen eskutik. Rousselek bere bideak eta ospitalekoak etorkizunean berriro aurkitzea espero zuela adierazi zuen.
Medikuntzako ikasle-talde hau aitzindaria izan da Deustuko Unibertsitatearen eta Policlínica Gipuzkoaren arteko lankidetzan, eta, horrela, zentroak osasun-profesional berrien prestakuntzarekin eta arreta medikoaren bikaintasunarekin duen konpromisoa indartu du.