Sara Martínez: “Gero eta alergia gehiago daude, eta elikaduraren ondoriozkoak dira gehien kezkatzen dutenak”
Gero eta alergia gehiago daude, eta 10 urte baino gutxiagoan biztanleriaren erdiak gaixotasun hori pairatuko du, normalean kroniko bihurtzen baita haurtzaroan agertzen denetik; adinez nagusia izatean ere ager daitezke dena dela. Elikaduraren ondoriozko alergiak areagotu dira batik bat, eta kezkagarria da haurren kasuan bereziki, azken urteetan % 100 baino gehiago igo baita. Alergia hori maiz ematen da udan, hain zuzen ere elikatzeko ohikeria aldatzen dugulako garai horretan.
“Herritarrok udaldia erreakzio alergikorik gabeko garaia dela uste dugu, baina egia esan ezagutzen ez genituen alergia berriak gara ditzakegu, ohikoena elikaduraren ondoriozko alergia izaten delarik. Jan-eskaintza zabaltzen dugu, eta, gainera, fruitu lehorrak, arrainak eta itsaskiak, frutak, etab. ezkutuan dituzten izozkiak bezalako elikagaiak kontsumitzen ditugu”
Alergien kasuak areagotzen doaz, eta, horregatik, ezinbestekoa da edozein sintomaren aurrean espezialistarengana jotzea, “Oso garrantzitsua da erreakzio baten aurrean alergologoarengana jotzea, tratamendua jaso eta azterketa bat egin dezaten erreakzioaren kausa zehazteko eta haren gainean zuzenean jarduteko. Maila eta mota ezberdinetako erreakzioak dauden arren, egia esan gaixoen bizitza arriskuan jartzerainoko kasu larriak ere badira”, azaldu du Martínez doktoreak.
Azken urteetan alergologiaren arloan egin diren aurrerapen zientifikoek diagnostikoa eta tratamenduak hobetzen lagundu dute, “Gaur egun kausa fidagarritasunez diagnostika dezakegu, molekula-tekniketan edo azaleko probetan oinarrituz, eta tratamenduen kasuan, immuterapiak, esaterako, erreakzio alergikoak segurtasun osoz sendatzen eta kontrolatzen laguntzen du”, jarraitu du esanaz Sara Martínez alergologoak.
Tratamenduak eta prebentzioa
“Tratamenduak maila farmakologikotik immuterapiaraino doaz, eta ahozko adierazpenetara. Teknika berriek oso emaitza onak ematen dituzte, batez ere gaixoen bizi-kalitatea hobetzen dutelako”
Baina egoera horretara ez iristeko ekintza praktiko ezberdinak aztertzen ari dira, elikaduraren ondoriozkoak bezalako alergia berriak ager ez daitezen. ‘The New England Journal of Medicine‘ aldizkarian otsailean argitaratutako azterketa ingeles batek egiaztatu zuen kakahuetea bularreko haurraren elikaduran goizegi sartzeak elikaduraren ondoriozko alergia jasateko arriskua areagotzen zuela 11 hilabete bete baino lehen, eta, aldiz, haren sarrera 3 urtera arte luzatzen bazen, 5 urterekin kakahueteari alergia izateko probabilitatea % 80 baino gehiago gutxitzen zuela.