Kirurgia kardiobaskularra

Policlínica Gipuzkoako Kirurgia Kardiobaskularreko zerbitzua 1987an sortu zen, eta, harrezkero, bihotz-kirurgiaren eremuan erreferente bat bihurtu da mundu osoan, eta izugarrizko lan-jarduera dauka.

Lantaldea

Ignacio Gallo kirurgialariaren zuzendaritzapean, bertako kirurgialariak aditu profesionalak dira, eta urtero 750 bihotz-ebakuntza egiten dituzte batez beste, gorputzez kanpoko zirkulazioaren bidez.

Zerbitzu-buruak, Ignacio Gallo doktoreak, honela dio: “Zaila da urtero hainbeste ebakuntza egiten dituen kirurgialari-taldea topatzea, eta hori ezinbestekoa da gure jardueran, trebetasuna, abiadura eta zehaztasuna eskuratzeko. Hain zuzen, EAEn eta Espainiako parte handi batean ebakuntza gehien egiten dituzten kirurgialariak ditugu”.

Bihotzeko kirurgia-talde honen ikertzeko gaitasuna nabarmendu behar da, eta ebakuntza-geletan teknikarik onenak sartzen dituela etengabe.

Web-orrian emaitza kirurgikoak aldizka argitaratzen dituen talde bakarra dira espezialitate horretan, eta nabarmentzekoa da datu horiek erakusten diguten eri-hilkortasun txikia.

Hain zuzen, bi faktore horiek uztartzen baditugu, hots, ebakuntza egiteko azkartasuna eta kirurgialari bakoitzak egindako ebakuntza kopurua, eri-hilkortasun tasan emaitza on horiek lor ditzakegu.

Argi dago –azaldu du Gallo doktoreak–, etengabe birziklatzen aritu behar zarela, eta emaitzak erregistratu eta nazioarteko biltzar eta aldizkarietan argitaratu behar dituzula, egindako lana alderatu eta eguneratu ahal izateko; izan ere, medikuntza etengabe aldatzen ari den zientzia bat da, eta horixe da gure bereizgarrietako bat, hots, gure ebakuntza-gelak eta teknikak hobetzeko prest gaudela beti, gaixoen onurarako.

1988tik Euskal Osasun Zerbitzuarekin hitzartutako zerbitzu bat da, eta, beraz, bihotzeko ebakuntza behar duten gipuzkoarrek Policlínica Gipuzkoako zerbitzu honetara jo behar dute.

Gure emaitzak

EuroSCORE: European System for Cardiac Operative Risk Evaluation. Gaixo batek dituen arrisku-faktore guztiak neurtzen ditu haren adinaren, sexuaren eta gaixotasunen arabera, bihotzeko ebakuntza bat jasateko zer-nolako arriskuak dituen balioesteko. EuroScorek Europako 120 ospitalek baino gehiagok bidalitako 20.000 gaixo ingururen emaitzak balioesten ditu urtero.

SECTV: Kirurgia Toraziko eta Bihotz Kirurgiaren Espainiako Sozietatea.

CCH: Policínica Gipuzkoako Kirurgia Kardiobaskularreko eta Hemodinamikako Zerbitzua.

EuroSCORE SECTV CCH
Balbularra 10,42 6,96 3,25
Koronarioa 11,74 3,03 1,22
Aneurisma 19,74 9,99 6,70
TAVI 24,24 6,77 3,11

Zerbitzuko denborak batez beste.

CCH
Ospitalizazioa batez beste 7 egun
ZIUn egonaldia batez beste 2 egun
Solairuko egonaldia batez beste 4 egun
Ebakuntzaren batez besteko iraupena, anestesia barne 3,5 ordu