Gure APP-an edo Quirónsalud-eko Pazientearen Portalean alta egiten baduzu zure datuak erosoago jaso eta kontsultatuko dituzu. Kontsulta ezazu enpresa eta autonomoentzako dauden baldintza bereziak.
1- COVID-19aren antigenoen Tesa azkarra ORDUA AURRETIK ESKATUZ: 45€
Baheketa-probak paziente asintomatikoentzat. Oso erabilgarriak erantzunen azkartasunarengatik eta infekzioaren hasieran duen sentsibilitateari esker, lehendabiziko 5 egunetan (karga biriko altuena dagoenean, eta kutsatzeko arrisku handiagoa dagoenean).
Abantaila handiena, 2 orduetan erantzunak lortu daitezkeela eta gaixotasunaren lehen 5 egunetan sentsibilitate handia duen proba dela, sintomak dituzten gaixoentzat.
HITZORDUA eskatzeko, 943 00 28 32 telefonora deitu edo email bat radiología.gpk@quironsalud.es helbidera bidali, datu pertsonalekin batera (Izen-abizenak, NAN, jaiotze data eta telefono zenbakia).
2- PCR LISTUAN EDO NASOFARINGEA MODUAN, HITZORDUAREKIN: 98€
SARS-CoV-2 birusaren ARN-a detekzioa oinarrian duen metodo molekularra, RT-PCR bidez. Diagnostikorako, gaur eguneko erreferentziazko teknika da, birusaren lehenbiziko faseetan. SARS-CoV-2 birusaren detekzio molekularra oso espizifikoa da, horregatik, positivo bat birusaren antematzea baieztatzen du. Erantzun negatibo batek ez du beti birusaren absentzia dagoenik esan nahi, laginaren karga birikoaren araberakoa delako erantzuna. Erantzun negatibo bat badago, baina pazientea oso susmagarria baldin bada, beste proba berri bat egingo zaio.
Lagina nasofaringeoa izan daiteke eta ez da beharrezkoa baraurik joatea.
Lagina listuzkoa izan daiteke, eta kasu horretan garrantzitsua da proba baino 30 minutu lehenago jan, edan edo erre gabe joatea eta pazienteak ezpain edo krema-hondarrak kendu izana.
HITZORDUA eskatzeko, 943 00 28 32 telefonora deitu edo email bat radiología.gpk@quironsalud.es helbidera bidali, datu pertsonalekin batera (Izen-abizenak, NAN, jaiotze data eta telefono zenbakia).
PCR-aren emaitzak proba egin eta hurrengo egunean egongo dira.
TARIFA BEREZIAK ENPRESA ETA AUTONOMOENTZAT!
COVID probak eskatu nahi dituzten enpresek beraien langileentzat, eskaera helbide honetara egin: gixane.antonanzas@quironsalud.es edo telefono honetara deitu: 943 00 27 64. Agenda astelehenetik igandera eta PCR emaitzak 24 ordutan gazteler eta ingelesez.
3– ANALISI SEROLOGIKOA ORDUA AURRETIK ESKATU GABE: 40€
IgM motako antigorputzak detektatu berri diren infekzio-markatzaileak dira eta kasuen %90ean detektatzen dira infekzioaren lehenengo 4 eta 7 egunen artean. 14. Egunera arte gero eta gehiago dira, eta ondoren behera doaz.
IgG motako antikorputzak beranduago detektatzen dira (infekzioaren ondorengo 8. egunean, bataz beste) eta 3. astera arte gora doaz, gutxi gorabehera.
Egiten ditugun test serologikoaren sentikortasuna eta espezifikotasuna %100aren ingurukoa da.
Immunosaiakuntzaren bidez COVID-19aren aurkako IgM eta IgG motako antigorputzak detektatzeko proba ez dela antigorputzak detektatzeko proba azkarra aipatu beharra dago. Test azkarrak proba kualitatiboak (ez kuantitatiboak) eta sentsibilitate eta espezifikotasun datu txikiagoak dituzte.
Lagina odol erauzketa arrunt baten bidez hartzen da.
Analisi SEROLOGIKOAK egiteko aurretik EZ da ordua hartu behar, eta ez da beharrezkoa baraurik joatea. Zuzenean -1 solairuko mostradore nagusira joan behar da.
Proba honen emaitzak, proba egin eta egun batera ikusgai izango dira, gutxi gorabehera.
4.- COVID-19 TXERTOA JARRI ONDOREN EGITEKO PROBA SEROLOGIKOA: 40€
Covid probak jada txertatutako pertsonentzako proba serologiko berri batekin zabaldu ditugu. SARS2PS da: SARS-Cov-2 proteina S ac S proteinaren aurkako antigorputz totalak (Anti-S) ebaluatzera zuzenduta dago. Informatu zaitez gure analisi klinikoen mostradoretan.
Pfizer, Astra Zeneca eta Moderna txertoek S proteina (Spike) ekoiztera zuzentzen dute bere erantzuna induzitzeko, hau da, S anti-antigorputzak sortzen ditu. Horregatik, proba serologiko hau egokiena da, txertoa hartu ondoren, antigorputzak dituzten jakin nahi duten pertsonentzat.
Analisi SEROLOGIKOAK egiteko aurretik EZ da ordua hartu behar, eta ez da beharrezkoa baraurik joatea. Zuzenean -1 solairuko mostradore nagusira joan behar da.
REALEKO BAZKIDEENTZAKO ETA FAMILIA UGARIENTZAKO TARIFA BEREZIAK. DEITU 943 00 28 32 TELEFONORA!
Proba honen emaitzak, proba egin eta egun batera ikusgai izango dira, gutxi gorabehera.
Proben emaitza guztiak Quirónsalud-eko Pazientearen Portalean ikusi daitezke.