Ernalezintasuna
Zer da ernalezintasuna?
Gutxienez urtebetez antisorgailurik gabe sexu-harremanak izaten saiatu ondoren haur bat sortzeko ezintasuna da. Ernalezintasunak bikoteen % 10 ingururi eragiten die. Kasuen % 35, gutxi gorabehera, faktore maskulino baten ondorio dira.
Gizonezkoen ernalezintasun-kasuen % 40an ez dago arrazoi argirik. Jatorri ezezaguneko gizonezkoen ernalezintasunerako tratamendu farmakologikoak, laguntza bidezko ugalketarako teknikak, intseminazio artifiziala edo in vitro ernalketa daude.