Prostatako hiperplasia onbera (PHO)

Zer da prostatako hiperplasia onbera (PHO)?

Guruinaren tamainaren handiagotze onberean datza. Gaitz hau oso ohikoa da 50 urtetik gorako gizonen artean. Tamaina handitzea giza gorputzaren garapen normalaren parte da. Hala ere, une batzuetan prostataren hazkundea arazoak sortzen hasten da eta “hiperplasia” eragin dezake, hau da, nahi baino hazkunde handiago bat.

Hiperplasia fenomeno onbera da, hau da, ez du prostatako minbiziarekin inolako loturarik. Hala ere, ez dira nahastu behar onbera izatea kaltegabe izatearekin

Sintomak

Buxatzaileak:

  • Gernu egiten hasteko zailtasuna
  • Indar gutxiko gernu-zurruta
  • Pixa egiteko jarduera bi alditan egiten da
  • Estutu beharra maskuria hustea lortzeko
  • Gernu-sentsazioa amaitzean

Narritatzaileak:

  • Pixa maiz egiteko beharra
  • Gauez pixa egiteko beharra
  • Pixa egiteko premiazko sentsazioa
  • Premiagatiko inkontinentzia

Batzuetan sintoma larriagoak eragin ditzake, hala nola:

  • Pixa egiteko erabateko ezintasuna: gernu-atxikipena
  • Gernu-infekzioak
  • Gernuan odola egotea
  • Giltzurrunen funtzioa aldatzea

PHOren tratamendua

  1. Zain egoteko jarrera: itxaron eta behatu, PHOren sintoma arinak dituzten pazienteentzat. Bizitza-aldaketa egokiak erakustea eta sintomak aldizka ebaluatzea.
  2. Tratamendu medikoa: Farmakoak.
  3. Tratamendu kirurgikoa: Holmiozko laserra – HoLEP